Euskal Encounter Z
Bada, presta zaitezte, aurten zonbiek hartuko baitute Euskal Encounter ordu batzuez UAHAHAHAHAHA (batez ere Opengunean eta parkingean izango da). Zuek haiengandik ihes egin beharko duzue, haiek akabatu aurretik, eta, bitartean, pistak bilatu behar dituzue, babeslekura garaiz iristeko. Baina helburua ez da soilik korrika egitea, baizik eta interpretatzea ere bai. Taldeagatik zuen buruak sakrifikatzen baduzue, “salba zaitezte!” oihukatu edota infektatzen zaretenean heriotz jasanezina antzeztu edota neskato ikaratu bati zuen laguntza eskeintzean interpretazioa ezinbestekoa da.
Infektatzen bazaituzte, ez larritu, zure mendekua bilatu bizirik dirautenak erahiltzen, lehenik makilaiatik pasa, zure identifikadorea jaso eta jarraitu gozatzen! ORG bat izango dugu hasiberri hordak gidatzen.
IRAKURRI ARRETAZ JOKOAREN ARAU GUZTIAK PARTE HARTZEA ONARTU AURRETIK.