Frikithlon

A+ A A-

Frikithlon

Inkonformistentzat, dena gutxi iruditzen zaien horientzat, frikienentzat, hiperaktiboentzat edo ni bezalako gautxorientzat... hemen da FRIKITHLONa!

25 proba izango dira, zein baino zein zailagoa edo zentzugabeagoa. Osteguneko 10:00etatik aurrera aurkitu ditzakezue hemen. Proba bakoitzak zailtasunaren araberako puntuazioa izango du. Antolakuntzak aukera izango du landuenak edo dibertigarrienak iruditu zaizkion probei puntu gehigarriak emateko.

Eta hirugarren eguneko goizaldean, begiratu ekialderaene! Epea amaituko dela esan nahi nuen, igandean eguna argitzean :p

Izena emateko, mezu bat bidali behar duzue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora, eta datu hauek jarri: zuen datuak, taldearen izena eta taldeko kideen izenak, baita zerbait gertatuz gero non aurkitu zaitzakegun ere.