Ukitu fotografikoa

A+ A A-

Ukitu fotografikoa

Adieraz itzazu zure trebetasun artistikoak eta zure irudimena lehiaketa honetan. Deskargatu irudia hemen eta igo ezazu emaitza Intranetera, larunbateko 20:00ak baino lehen (lan bakarra partehartzaile bakoitzeko).

Arauak:

  • Ukitua egiteko edozein gai erabil dezakezu.
  • Irudiak edozein diseinu-programarekin ukitu ditzakezu (Photoshop, Illustrator, Corel Paint Shop Pro, etab.)
  • Emandako irudien bereizmena eta sakonera ezin dira aldatu. Ezin izango da irudiaren neurria aldatu.
  • Irudiaren objektuak ezin dira ezabatu, baina desagertu daitezke, ezkutuan, elementu berrien azpian. Beraiekin ere 'jolastu' daiteke (lekuz aldatu, puskatu, eta).
  • Bukaerako irudiaz gain, gutxienez tarteko 5 pausu eman beharko dizkiguzu.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.