Ramen pikantea

A+ A A-

Ramen pikantea

Gogoko dituzu emozio biziak? Eta ez naiz ari party batean herensugeak akabatzeaz... Denek gogoan izango duten zerbaiti buruz ari nintzen... Uste duzu gai izango zinatekeela katilukada bat ramen pikante inork baino lehen jateko? Ziur zaude? Bada, eman izena kontrolgunean osteguneko 10:00tik aurrera. 25 leku bakarrik daude!

Lehiaketa larunbatean izango da, 13:30etan, eszenatokian.

Parte hartzeko arauak:

GE08ko lehiaketan Ghost Pepper (Naga Jolokia) saltsa minak izan zuen arrakastaren ondoren (alegia, zenbait baja ramena bukatu ezin zutelako, izerdia eta malkoak), eskatu behar dizuegu esnekiren bat eramateko, errenditu/lehiaketa utzi aurretik heriotza motel eta mingarririk izan ez dezazuen.

Lehiaketa hau ez da egokia bihotzeko edo arnasketako arazoak dituen jendearentzat. Antolakuntzak ez ditu bere gain hartzen jardueran parte hartzearen albo-ondorioak. Gau horretan gainerako bizidunengandik urrun lo egitea gomendatzen da.

 

Garrez sartzen dena.... xDDD