Kigurumi Fest

A+ A A-

Kigurumi Fest (LipDub)

Pijama-desfile bat, alegia. Gertatzen dena da gaur egun flanelazko koadrodun pijamak hipsterrek edo amonek soilik erabiltzen dituztela. Baina ez dugu inor bazterrean utziko barren estuko pijama ekarri duelako xD.

Bestalde, zer iruditzen zaizue denok apain-apain etorri garela aprobetxatuz LipDub bat grabatzea? Abestiren baten esaldiak banatuko dizkizuet, eta, binaka, hirunaka edo nahi duzuen bezala, ausaz aukeratutako partyko eremuetan, mongerren gisa, alegia... "abesten", eta, gero, dena muntatuko dugu, ea zer ateratzen den.

Ostegunean elkartuko gara, agertokian 18:30etan. Eskertuko genizueke lotsa etxean utzita etortzea eta behar bezain dotore prestatzea, ekarpen oro da baliozkoa.

Eta 46 botoekin abesti irabazlea THE FOX izan da.