Sarea

A+ A A-

Sare lokala eta interneterako sarbidea

 

 

Euskal Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, bere hogeita bigarren edizioan. Beraz, 4.096 erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.

HP-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 20.000 mega (20Gb) segundukoa izango da.

Sarea astebetean antolatu behar da eta bost egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.

Euskalteleko bezero ingenieritza saila

Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Euskal Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Datu Zerbitzariak

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.

Internetera Sarbidea

Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. 20 Gbps sarbidea izango dugu.