Parte-hartzaileentzat informazioa

A+ A A-

Zatoz

Noiz

2014ko Uztailaren 24tik 27ra

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 23an, asteazkena, hasi eta 27an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Asteazkena 23
15:00 22:00
Osteguna 24
10:00 22:00
Ostirala 25 10:00 22:00
Larunbata 26 10:00 22:00
Igandea 27 10:00 17:00

Partyan lo egin ahal izango da 23ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.