Cosplay lehiaketa

A+ A A-

Cosplay lehiaketa

Makilaia, ileordea, ezpata,…aterazazu ganbaratik zure erroparik onenak, ostiralean cosplay lehiaketa baitugu eszenatokian.

Oraindik ere Eraztunen jaunaren estreinaldian eraman zenuen elfo mozorro hura gertu badaukazu hemen duzu berriz janzteko parada ezin hobea. Hurbildu eszenatokira, bakarka edo taldeka, ostiralean 18:00tan.

Ausartenek aukera izango dute gu liluratzeko moduko minutu eta erdi baino laburragoko mini-emanaldiak egiteko. Pantaila erraldoia eta bozgorailu bikainak dituzue zuen eskura; beraz, esan zer beharko duzuen ostiral-eguerdia baino lehen.

Asteak josten, margotzen eta abar pasa ondoren, ordua iritsi da!