Fastmugikormetraia

A+ A A-

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, ostegun goizean guk emandako gai baten inguruan, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu (adi egon pantailei eta Intranetari).

Iraupena, 3 minutu gehienez izan beharko da (segundu batzuk gehiago luzatu dezakezue baina lehendabiziko 3 minutuak bakarrik baloratuko dira). Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, zerbitzarira igo beharko dituzue Intranetaren bidez, larunbateko 20:00ak baino lehen.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu, eta baita kalitate teknikoa ere. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua, baita zuen ekoizpenaren izenburua ere. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.


TEMA: "La más terrorífica historia que esta party haya visto jamás buahaha"