Argazki lehiaketa

A+ A A-

Argazki lehiaketa

Aurten lehiaketa honetarako aukeratutako gaia “From the ground” da, bakoitzak bere erara interpretatu dezala. Argazkia BECeko instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere partyari buruzko elementuren bat edukiz.

Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik. Dena dela, kontuan izan irudiak pantaila erraldoi batean aztertuko direla, ez da beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.

Larunbateko 20:00ak baino lehen igo behar da emaitza Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko).

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena/ezizena eta party-ko postua. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.