Euskal Chef

A+ A A-

Euskal Chef

Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian...

Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, lehiaketa berri bat dugu, EUSKAL CHEF!

Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz. Ez duzu jakingo zein diren ematen dizkizugunera arte. 15 minutu izango dituzu janaria prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko zein plater prestatu behar den.

Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak agertokian, eta gau horretan bertan aukeratuko da irabazlea, Euskal Partyko mantala janzteko ohorea izango duena.

Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen.