Plastilinazko Panpinak

A+ A A-

Plastilinazko Panpinak

Mayarekin 3Dan modelatzea... "erraza" da bainaaaa..., norberak eskuz egitea?

Hurbildu zaitez Bestelako Jarduerak gunera noiznahi, ostegunetik aurrera. Txoko on bat prestatu dizuegu lan egiteko, eta zuen lanen erakustoki ere izango da gero. Behar duzun materiala bakarrik hartueta eseri, lasai-lasai, edozein mahaitan. Irudiak ezin dira izan 15 x 15 cm baino handiagoak.

Party guztian egongo dira ikusgai irudiak. Epaimahai kualifikatu batek hautatuko du irabazlea. Parisko arte-eskolarik onenetan hezitako org-ik adituenek izango dira epaimahaian.

Azken egunean, garaileak oso-osorik gorde ahal izango du bere irudia, gainerakoak txikitu, eta haien egileei barre pixka bat egin.

OHARRA: Izakinak agortu arte.

twitter facebook flickr youtube