Idol Academy

A+ A A-

Idol Academy

Nahi zenuke asteburu batez Idol bihurtu? Bada... aritzea besterik ez da! Eta horixe eskaintzen dizugu akademian.

Hana eta Paula, gure irakasle ederrak, izango dira dantzarekin lagunduko zaituztenak. Jarraitu bideoaren esteka etxean praktikatzen has zaitezten, ez beldurtu, gauza erraz bat egingo dugu lehenik.

T-Ara / Roly Poly

 

Idol baten antza ere izan beharko da, ezta? Ba hortarako esku trebeak ere izango ditugu, eLe-renak, dotore-dotore utziko zaituztenak. Eskura dituzuen jantzirik, ileorderik eta makillajerik egokienak ekarri (guk ere gauzatxo pila bat eramango ditugu). Eta gaia? Bideoan agertzen dena, 70eko urteetako girokoak.

Talde gisa egingo duzuen debuta Euskal Factor programa ospetsuaren hasierako numeroa izango da; programaren 3. emanaldia larunbat gauean grabatuko da, eszenatokian.

Entseguak ostiralean (17:00etan) eta larunbatean (18:00etan) izango dira, ; elkartzeko lekua, eszenatokia.

Baietz musika-izar bihurtu!

twitter facebook flickr youtube