Cosplay Lehiaketa

A+ A A-

Cosplay Lehiaketa

Kapa, ileordea, arkua,…ateraezazue ganbaratik zuen erroparik onenak, ostiralean cosplay lehiaketa baitugu eszenatokian.

Oraindik ere Eraztunen jaunaren estreinaldian eraman zenuten elfo mozorro hura gertu badaukazue hemen duzue berriz janzteko parada ezin hobea. Hurbildu eszenatokira, bakarka edo taldeka, ostiralean 20:00tan. Ez ahaztu Intranetean izena ematea!

Emanaldiren bat prestatu baduzue, bidali denboraz audio edo/eta bideoa, prest eduki dezagun. Intranetaren bidez ere egin dezakezue, ez ahaztu izena jartzea. Pantaila erraldoia eta bozgorailu bikainak dituzue zuen eskura; beraz, erabili itzazue!

Asteak entseguak egiten pasa ondoren, ordua iritsi da!

 

Kategoriak:

Banakako Cosplay onena

Taldeko Cosplay onena

Emanaldi onena

twitter facebook flickr youtube