Zatoz
- Noiz
- Non
- Nola heldu
- Akreditazioa
- Lo egiteko tokiari buruzko informazioa
- Dutxa zerbitzua
- Eguneko sarrerak
Noiz
2015eko Uztailaren 23tik 26ra
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)
Helbidea:
Avda. La Orconera s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia (BEC-era sarbidea Hegoaldeko Sarreratik izango da, ez Sarrera Nagusitik).
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 22an, asteazkena, hasi eta 26an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 22 |
16:00 | 22:00 |
Osteguna 23 |
10:00 | 22:00 |
Ostirala 24 | 10:00 | 22:00 |
Larunbata 25 | 10:00 | 22:00 |
Igandea 26 | 10:00 | 17:00 |
LO EGITEKO TOKIARI BURUZKO INFORMAZIOA
Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 22ko gauetik hasita 25eko gauerarte. Barrutia 26an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.
Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).
Erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.
Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.
Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.
Dutxa zerbitzua
Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:
Asteazkena 22: | 18:00 - 23:45 |
Osteguna 23: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Ostirala 24: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Larunbata 25: | 08:00 - 14:45 eta 16:00 - 23:45 |
Igandea 26: | 08:00 - 13:45 |
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.