Izen-ematea

A+ A A-

Izen-ematea

Aurten 4.096 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioa: 45 €

Izen-emate data: Apirilaren 23tik aurrera.

Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.

Erreserba data: Asteartea, Maiatzak 5, goizeko 10:00tan.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ekin.

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

Erreserba egiteko pausuak

1.- SARTU

Saioa hasi. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, sortu ezazu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).

2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Erreserba taldeka egitea aukeratu baduzu, taldea osatu (hurrengo puntuan azaltzen da).

3.  ERRESERBA EGIN

Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:

Taldeka

Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.

  1. Taldekide bakoitzak aurretiko izen-emate fitxa bete behar du.
  2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
  3. Lagunak taldera elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
  4. Erreserba sistema hasten denean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Taldearen erreserba egin’ aukera egongo da hortarako. Hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
  5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du. Ordainketa txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko informazioa erreserba egiterakoan azalduko da. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
  6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
  7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du. Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, taldearen kudeatzaileari jakinaraziko dio.
  8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi badu).
Banakako erreserba
  1. Aurretiko izen-emate fitxa bete.
  2. Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Erreserba egin’ aukera egongo da hortarako.
  3. Ordainketa egin. Txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Ordainketa burutzeko beharrezko informazioa erreserba egiterakoan azalduko da. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
  4. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu). Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, jakinaraziko dizu.

Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.

Gora itzuli

 

Leku aukeraketa

Kontsultatu leku libreak betetze mapan.

Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da.

Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.

Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, baita lekuen esleipena egitea ere, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.

Gora itzuli

 

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, bajabaieztatuaizan den dataren arabera egingo dira:

  • Ekainaren 23a bitartean, 30€ itzuliko dira.
  • Ekainaren 24tik Uztailaren 7a bitartean, 20€ itzuliko dira.
  • Uztailaren 8tik 17ra bitartean, 10€ itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.

Gora itzuli

twitter facebook flickr youtube