Parte-hartzaileentzat informazioa

A+ A A-

Zatoz

Noiz

2015eko Uztailaren 23tik 26ra

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)

Helbidea:

Avda. La Orconera s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia (BEC-era sarbidea Hegoaldeko Sarreratik izango da, ez Sarrera Nagusitik).

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 22an, asteazkena, hasi eta 26an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Asteazkena 22
16:00 22:00
Osteguna 23
10:00 22:00
Ostirala 24 10:00 22:00
Larunbata 25 10:00 22:00
Igandea 26 10:00 17:00

LO EGITEKO TOKIARI BURUZKO INFORMAZIOA

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 22ko gauetik hasita 25eko gauerarte. Barrutia 26an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).

Erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.

Ezin izango da baldintza hori betetzen ez duten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Dutxa zerbitzua

Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:

Asteazkena 22:  18:00 - 23:45
Osteguna 23:  08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Ostirala 24: 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Larunbata 25 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Igandea 26: 08:00 - 13:45

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

twitter facebook flickr youtube