LipDub

A+ A A-

LipDub

Eta zer da LipDub delako hori? Playbacken abestea; erraza, ezta? Abestiren baten esaldiak banatuko dizkizuet, eta, binaka, hirunaka edo nahi duzuen bezala, ausaz aukeratutako partyko eremuetan, haiek "abesten" grabatuko zaituztegu, dena segidan, etenik gabe; gero, dena muntatuko dugu, ea zer ateratzen den.

Ostegunean ikusiko dugu elkar, 18:00tan, hasiera batean eszenatokian. Eskertuko dugu lotsak etxean utzita eta okasiorako apain-apain jarrita etortzea, aukeratzen duzuen gaiaren arabera (edozein ekarpen da baliozkoa). Frikikeria honen emaitza larunbat gauean proikektatuko dugu.

*Abestirik gustukoenen alde bozkatzeko, edo beste batzuk proposatzeko, sartu foroan.

twitter facebook flickr youtube