Euskal Chef

A+ A A-

Euskal Chef

Agian, pentsatuko duzu sukaldeko erregea zarela urdaiazpiko-sandwich ziztrin bat egiteko gai zarelako. Edo cateringa aukeratzen duzu agian…

Bada, jaten bezalaxe sukaldean ere gozatzen duzuenontzat, lehiaketa hau dugu, EUSKAL CHEF! Ostiral gauerdian eszenatokiaren aurrean.

Ikusi nahi dugu zer egiteko gai zaren guk emandako lau osagai erabiliz. Eta ezin izango dituzue zuen tresnak erabili. 45 minutu izango dituzue 2 pintxo berdin-berdin prestatu eta aurkezteko. Saioa hasi arte ez da jakinaraziko platerraren osagai nagusia. “Itsas azpian” bizi dela bakarrik aurreratu dezakegu.

Epaimahai aditu batek probatuko ditu zuek sortutako platerak, eta igande goizean sari banaketa ekitaldian jakingo ditugu irabazleak, Euskal Enconterreko mantala janzteko ohorea izango duena. Bilatu sukalde-laguntzaile on bat eta apuntatu zaitez intranetaren bidez! Osteguneko 12:00etatik aurrera eman ahal izango duzu izena. 15 leku bikoitz bakarrik daude!

Gero, plater irabazlearen errezeta zaharra argitaratuko dugu, denok etxean goza dezazuen.

twitter facebook flickr youtube