Fast Modding lehiaketa

A+ A A-

Fast Modding lehiaketa

Mod PC Spray Planet 

 

Lehiaketa honetan, 7 modder-talde ibiliko dira norgehiagoka haientzat prestatu dugun modding-tailerrean; kaxa bat eraiki beharko dute Euskal Encounterrek irauten duen bitartean.

Ekitaldiak irauten duen bitartean, eskarmenturik handiena duten modderrek izango dute aukera ekitaldiko jarduerarik deigarrienetako batean beren abileziak erakusteko.

Talde bakoitzak mahai bat, kaxa bat, erremintak eta materialak izango ditu. Orri zuriaren erronka, modding-aren munduan ulertu daitekeen modu bakarrean.

Izena emateko harremanetarako helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. honako datuak barneratuz:

Taldearen izena:

Taldekideen izena:

Partyan erreserbatutako lekuak:

Harremanetarako telefonoa:

 

ARAUAK

Lehiaketako lehen 7 izen-emateak baino ez dira onartuko. Baten batek baja ematen badu, hurrengoari emango zaio parte hartzeko aukera, kronologiaren arabera.

- Talde bakoitzak kaxa bat, Montana espraiak eta beherago zerrendatutako osagarriak jasoko ditu, partyaren lehen egunean, uztailak 23, 12:00tan. Zerbaitegatik taldeak ordu horretan han egoterik ez badu, antolatzaileari esan behar dio, nahitaez; bestela, bajatzat hartuko da.

- Talde bakoitzak 5 parte-hartzaile izango ditu, gehienez. (Berdin baloratuko dira pertsona bakar batek nahiz bostek egindako mod-ak; emaitza hartuko da kontuan).

- Parte-hartzaileek eskura dituzten bitarteko guztiak erabil ditzakete MOD bat egiteko. Baldintza bakarra da kaxa ez ateratzea lehiaketarako elektrizitatez eta lan-mahaiz hornitutako modding-tailerretik.

- Antolakuntzak ahalik eta erreminta gehiena jarriko du parte-hartzaileen eskura. Gainerako materiala, parte-hartzaileek eraman behar dute.

- Kaxak entregatzean, taldeek mod-ean erabiliko dituzten osagaiak erakutsi behar dituzte, txapelketaren arauak bete direla bermatzeko (mod guztiek hutsetik hasi behar dute, baldintza beretan).

- Epaimahaiek erabakitzen badute kaxa batean ez dela gutxieneko lanik egin, taldeak ez du material edo osagarririk eskuratuko.

- Behean aipatzen den piezaren bat erabiltzen bada MODean, piztuta erakutsi behar da (kaxak energia-iturri bat du), baina EZ da beharrezkoa hardwarea kaxan muntatzea.

- Talde bakoitzak edukiko duen materiala:

MONTANA COLORS SPRAY PINTURA  

POSCA UR-PINTURA ARKATZ MARKATZAILEAK

Modelo de caja "en blanco" para Fast modding
CAJA mATX MARS GAMING MC0

 

Aintzat hartu beharreko alderdiak:

- Diseinua/originaltasuna

- Akabera

- Aireztapena

- Argiztapena

- Pintura-lanak

- Elektronika-lanak

- Askotariko materialekin egindako lanak

 

SARIAK


1º FUENTE 750W MARS GAMING VUCANO MODULAR 80+SILVER
TECLADO TACENS MARS GAMING MK3 MECANICO RETROILUMINADO
AURICULARES + MICRO MARS GAMING HADES MHHA1
ALFOMBRILLA MARS GAMING MMP3 ALUMINIO 348x280x3mm


2º TECLADO + RATÓN TACENS MARS GAMING MCP1
AURICULARES + MICRO TACENS MARS GAMING MH1
ALFOMBRILLA MARS GAMING MMP1 350x250x3mm


3º TECLADO + RATÓN TACENS MARS GAMING MCP0
AURICULARES + MICRO MARS GAMING MH0
ALFOMBRILLA MARS GAMING MMP0 220x200x3mm

 

twitter facebook flickr youtube