Tailerra: BQ-ren 3D-ko Ciclop eskanerra

A+ A A-

Tailerra: BQ-ren 3D-ko Ciclop Eskanerra

 

3Dko Ciclop eskanerraren proiektua % 100 librea da. Ciclop eta Horus proiektuek CC-BY-SA eta GPL lizentzia dute, BQren DIY ekosistemaren parte diren gainerako produktu guztiek bezala. Diseinu mekanikoari, elektronikari eta softwareari buruzko informazio guztia eskura dauka komunitateak, eta Gizateriaren Ondare Teknologiko izatera pasatu da.

Ciclop 3Dko triangelukatze-eskaner laser birakari bat da. Objektua plataforma birakari baten gainean biratzen da, eta bi laserrek haren gainean dituzten proiekzioak baliatzen ditu eskanerrak objektuaren geometria eta ehundura hautemateko.

Tailerrean, bi lagunen artean BQ CICLOP eskaner bat muntatzeko aukera izango duzue. 10 bikoterentzako tokia daukagu, gehienez.

Tokiak berehala betetzen dira; beraz, bizkor ibili. Izena emateko, idatzi mezu elektroniko bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, eta adierazi Partyan zer postu eta intranetean zer nick dituzuen.

Tailerra uztailaren 25an egingo da (larunbata), 11:00etatik 14:00etara, Hardwarearen gunean.

Oharra. Tokirik gabe gelditzen bazara, muntaia ikustera etor zintezke tailerrera :)

 

twitter facebook flickr youtube