HirikiMAME taillerra

A+ A A-

HirikiMAME taillerra

80ko hamarkadan, bideo-jokoak jolas-makinetan jokatzen ziren. Orain, garai hartako joko ia guztiak emuladoreren bidez joka daitezke, hau da, aspaldiko makina haien ezaugarriak erreproduzitzen dituzten programa txiki batzuen bidez. Emuladorerik ezagunena  MAME da (Multiple Machine Arcade Emulator).

 

HIRIKILABS Tabakalerak EK23rako antolatu duen tailer honetan, 5 DIY jolas-makina eraikiko dira, hardware librean (Raspberry Pi) oinarritutako 35 $-eko ordenagailu txiki bat erabiliz. Ordenagailu horretan, MAME instalatuko da, zeinak emulatzen baititu bideo-jokoen hasiera hartako 8 biteko joko klasikoak. Tailer teoriko-praktiko honetan, jolas-makinaren egurrezko karkasa egingo dugu, laser bidez moztuta; joystick-ak eta pultsadoreak konektatzen ikasiko dugu; eta Raspberry Pi-ren munduan sartzen hasiko gara: MAME emuladorea instalatu eta konfiguratuko dugu, eta jokoak kargatuko.

 

Bukatu ondoren, 10.000 joko klasiko inguru kargatu dakizkioke. Beraz, entretenimendugune ezin hobea bihurtzen da, joko klasikoez gozatzeko.

 

HirikiMAME makina etxera eraman nahi baduzu, 150 € balio du. Kitaren osagaiak:

  • Joysticka eta botoi klasikoak (Ultimarc.com)
  • 800x480ko TFT-LCD 7” pantaila
  • Raspberry Pi 2
  • Wifi-hargailua (USB nanoa)
  • Elikadura-iturri duala 12V-5V
  • Behar diren kableak (USB, RCA, elikadura, eta abar.)
  • Laser bidez moztutako egurrezko karkasa

PROGRAMA

Ostirala- 16:00etatik 18:30etara
Larunbata- 16:00etatik 18:30etara
 
  • Osagaien eta beste DIY proiektu batzuen aurkezpena (15 min)
  • Egurrezko kita muntatzea (30 min)
  • Joysticken eta botoien arteko konexioak (1h)
  • Pantaila muntatzea eta elikadura elektrikoa (30 min)
  • Proba orokorra (30 min)
  • Raspberry Piren hastapenak (15 min)
  • MAMEren sistema eragilea kargatzea eta instalatzea (1h)
  • HASI menuen konfigurazioa (30 min)
  • Jokoak kargatzea (30 min)

Erref.: http://www.tabakalera.eu/programa/hirikikas-zure-bideojoko-makina-eraikitzeko-lantegia-raspberry-pimame/

 

twitter facebook flickr youtube