Kode irekiari eta BQren 3Dko Ciclop eskanerrari buruzko hitzaldia

A+ A A-

Kode irekiari eta BQren 3Dko Ciclop eskanerrari buruzko hitzaldia

Jesus Arroyo

Hitzaldian kode irekiari buruz hitz egingo dugu, baita kode irekiak berrikuntzan, hezkuntzan eta enpresan duen inplikazioari buruz ere. BQren proiektu askeen eta haien ezaugarriren azalpen bat emango dugu.

Bigarren zatian, % 100 askea den proiektu bati buruz hitz egingo dugu: 3Dko Ciclop eskanerra. Orobat azalduko ditugu proiektuaren garapena, egindako ekarpenak, alde tekniko eta zientifikoa eta etorkizuneko lana, maila guztiak kontuan hartuta: diseinu mekanikoa, elektronika eta softwarea.

Hitzaldian Ciclop eta Horus erabiliz egindako kalibratze- eta eskaneatze-prozesuen bideoak emango dira.

Azkenik, galderak egiteko aukera izango da, eta hitzaldian jorratutako gaiei buruzko eztabaidarako tartea ere bai.

Hitzaldia Jesus Arroyok emango du (https://github.com/Jesus89) Uztailaren 24an (ostirala), 19:00etatik 21:00etara, Hardwarearen gunean.

twitter facebook flickr youtube