Euskaltel Encounter

Fast FOSS Game

A+ A A-

Fast FOSS Game

Atera kanpora barruan daramazun gamer hori! Aurten, beste jarduera bat izango dugu, Software Librearen eta Sceneren eskutik. Gai proposatuko dizuegu Euskala egiten ari garela, eta joko libre bat asmatu behar duzue denbora-epe jakin batean. Jakina, GNU/Linux sistemetan erabiltzeko modukoa behar du izan jokoak; software librekoak izan behar dute erabiltzen diren baliabide, liburutegi eta/edo framework guziek, eta emaitzak, berriz, OSI lizentzia libre batekin erabiltzeko modukoa, edo elkarrekin bateragarri diren bat baino gehiagoren konbinazio batekin. Pantaila handian aurkeztuko ditugu joko guztiak!

Arch Linux sistema eguneratu batean probatuko dira jokoak, GPU Intelekin. Arch Linuxen gune nagusiko edozein pakete erabil daiteke mendekotasun gisara, betiere READMEn hala adierazita. HTML5 jokoak ere onartzen dira. Guneko azken Chromium bertsioan probatuko dira joko horiek. Iturri-kodeko formatuan entregatu behar dira emaitzak, behar diren mendekotasunen zerrendarekin eta konpilazio-jarraibideekin batera.

twitter facebook flickr youtube instagram