Euskaltel Encounter

Izen-ematea

A+ A A-

Izen-ematea

Aurten 4.608 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.

Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu horretan ez da lekurik aukeratu behar.

Prezioa: 50 €

Izen-emate data: Apirilaren 26tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.

Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.

Erreserba data: Asteartea, Maiatzak 10, goizeko 10:00tan.

Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ekin.

 

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

 

Erreserba egiteko pausuak

1.- SARTU

Saioa hasi. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, sortu ezazu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).

2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Erreserba taldeka egitea aukeratu baduzu, taldea osatu (hurrengo puntuan azaltzen da).

3.  ERRESERBA EGIN

Hurrengo bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko:

Taldeka

Talde kudeatzailea izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna talde kudeatazilea izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.

  1. Taldekide bakoitzak aurretiko izen-emate fitxa bete behar du.
  2. Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
  3. Lagunak taldera elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza erabiliz.
  4. Erreserba sistema hasten denean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Taldearen erreserba egin’ aukera egongo da hortarako. Hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
  5. Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du. Ordainketa txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
  6. Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
  7. Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du. Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, taldearen kudeatzaileari jakinaraziko dio.
  8. Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi badu).
Banakako erreserba
  1. Aurretiko izen-emate fitxa bete.
  2. Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba egoera’ taulan ‘Erreserba egin’ aukera egongo da hortarako. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
  3. Ordainketa egin. Txartel bidez edo banku-transferentzia (edo diru-sartze) baten bidez egin daiteke, Kutxabank eta ING entitateetan. Berraztertu datuak, aurreko edizioetako kontu zenbakia aldatu egin da eta.
  4. Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (aurretiko izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi baduzu). Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, jakinaraziko dizu.

Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.

Gora itzuli

 

Leku aukeraketa

Kontsultatu lekuen egoera betetze mapan.

Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko, baina leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da (banku egiaztagiria mailez bidaltzeak ez du ordainketa konfirmatzen)

Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.

Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, baita lekuen esleipena egitea ere, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.

Gora itzuli

 

Itxarote-zerrenda dela eta

Erreserba-kupoa agortzean, itxarote-zerrendan jarriko zaituzte erreserba eskatzean eta, lortzen baduzu, mezu elektroniko baten bidez adieraziko dizute nola egin behar duzun ordainketa. Ezin da ordaindu erreserba ziurtatuta izan arte.

Funtzionamendua:

1.Hasieran, denen eskura dauden lekuak eskaintzen dira, hots, okupazio-mapan berdez daudenak. Horiek agortzean, itxarote-zerrenda hasten da eratzen, erreserbaren ordenari jarraituz. 

Antolatzaileek berrantolatu egingo dituzte lekuak, lehenbiziko erreserbetan elkarrekin jartzea lortu ez duten taldeak kokatzeko, maparen ezkerreko aldean.

2. Ondoren, itxarote-zerrendan jartzen dira gainerako erreserbak, eskaera-ordenaren arabera, lekua bete arte. 

Hortik aurrera, antolatzaileek esleituko dituzte lekuak, ahalik eta ondoena banatzearren lekuak, elkarren ondoan jartzeko aukerak agortu arte.

3. Leku-eskariak bertan behera utzi ahala, itxarote-zerrendan jarriko dira.

 

Oharra: Itxarote-zerrenda zabalik egon arren, gerta liteke okupazio-mapan berdez agertzea zenbait leku. Horrek ez du esan nahi, ordea, leku horiek libre daudenik. Erreserba horiek esleitu direla adierazten du horrek, nahiz eta erabiltzaileak oraindik ez hautatu lekuak.

Gora itzuli

 

 

Sarreren buelta eskatze prozedura

Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.

Itzulketak, bajabaieztatuaizan den dataren arabera egingo dira:

  • Ekainaren 23a bitartean, 40€ itzuliko dira.
  • Ekainaren 24tik Uztailaren 7a bitartean, 30€ itzuliko dira.
  • Uztailaren 8tik 14ra bitartean, 20€ itzuliko dira.

Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCIÓN" hitza adieraziz.

Gora itzuli

twitter facebook flickr youtube instagram