Euskaltel Encounter

Zatoz

A+ A A-

Zatoz

PARTY GUNEA:

Noiz

2016ko Uztailaren 22tik 25era

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)

Helbidea:

Avda. La Orconera s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia (BEC-era sarbidea Hegoaldeko Sarreratik izango da, ez Sarrera Nagusitik).

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 21ean, osteguna, hasi eta 25ean, astelehena, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia

Osteguna 21
16:00 22:00
Ostirala 22
10:00 22:00
Larunbata 23 10:00 22:00
Igandea 24 10:00 22:00
Astelehena 25 10:00 17:00

LO EGITEKO TOKIARI BURUZKO INFORMAZIOA

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 21eko gauetik hasita 24ko gauerarte. Barrutia 25ean utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria, koltxoneta edo kanping denda).

Ezin izango da sokarik erabili kanping denda eusteko, hau da, dendak automuntagarri motakoak izan beharko dira.

Era berean, erabiliko diren dendak eta koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute, hau da, erabiliko dituzten pertsona kopuruarekin erlazioa gorde beharko dute.

Ezin izango da baldintza horiek betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu. Ordea, edozein parte hartzailek goian emandako aholkueri kasorik egin ez eta horrek arazoak sortuko balitu, elkarbizitzarako kaltegarri gerta daitezkeen elementuak erretiratzea eskatu beharko liokete antolatzaileek. Zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Dutxa zerbitzua

Dutxak 4. pabiloian kokatuta egongo dira. Ordutegia honako hau izango da:

Osteguna 21:  18:00 - 23:45
Ostirala 22:  08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Larunbata 23: 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Igandea 24 08:00 - 14:45  eta  16:00 - 23:45
Astelehena 25: 08:00 - 13:45

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.

Eguneko sarreren balioa 11:00-tatik 20:00-tara izango da, eta uztailak 22, 23 eta 24 egunetan bakarrik izango dira salgai (ostirala, larunbata eta igandea).

Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

 

Planoa

twitter facebook flickr youtube instagram