Euskaltel Encounter

Hack IT / Solve It

A+ A A-

Hack IT / Solve It

Erakutsi zure adimena! Hack It txapelketan, parte-hartzaileek hainbat gairi buruzko erronkak eta probak gainditu beharko dituzte: hackinga, atzeranzko ingeniaritza, kriptografia, logika, puzzleak... Aurten, txapelketak bi gune izango ditu: Hack It, programazioari eta atzeranzko ingeniaritzari buruzko gaietarako, eta Solve It, logikari, puzzleei eta asmakizunei buruzko gaietarako.

Hacker onenek eta Solver onenek sariak izango dituzte, eta guztien arteko talde onenak lehen saria jasoko du.

Aurten, nobedade gisara, tailer bat egingo dugu jarduerari ekin aurretik, hasiberriek eta beteranoek aurreko mailetako konponbideak eztabaidatzeko eta denek elkarri irakasteko. Zain gauzkazue!

twitter facebook flickr youtube instagram