Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Frikithlon

Inkonformistentzat, dena gutxi iruditzen zaien horientzat, frikienentzat, hiperaktiboentzat edo ni bezalako gautxorientzat... hemen da FRIKITHLONa!

60 proba inguru izango dira, zein baino zein zailagoa edo zentzugabeagoa. Osteguneko 10:00etatik aurrera aurkitu ditzakezue webgunean. Proba bakoitzak zailtasunaren araberako puntuazioa izango du, eta, beraz, proba handietan parte hartzea hauta dezakezue, edo txiki guztiak jokatzea. Zuek erabaki zer estrategia hautatuko duzuen. Antolakuntzak aukera izango du landuenak edo dibertigarrienak iruditu zaizkion probei puntu gehigarriak emateko.

Eta hirugarren eguneko goizaldean, begiratu ekialdera1… ene! Epea amaituko dela esan nahi nuen :p

Ez duzue guztia osatuta eduki behar entregatzeko; izan ere, ezinezkoa izateko diseinatuta dago, buahahaha!!! Zuzenenan zerbitzarira hemendik igotzen joan zaitezkete. Gaian, hau jarri behar duzue: GINKANA - TALDEAREN IZENA - PROBAREN IZENA.

Izena emateko, mezu bat bidali behar duzue Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora, eta datu hauek jarri: zuen datuak, taldearen izena eta taldeko kideen izenak, baita zerbait gertatuz gero non aurkitu zaitzakegun ere. Gutxienez 3 lagunek eta gehienez 7k osatu behar duzue taldea (kameralaria kontuan izan gabe).

 

 

 

1 Hau irakurtzen ari zarete, benetan???… ene… horregatik bakarrik puntuak kendu beharko nizkizueke xD Igande goizaldera arteko epea duzue. Zer ordutan argituko duen jakin nahi baduzue, begiratu Googlen.

 

 

LipDub - Euskal Encounter 21

Harlem Shake - Euskal Encounter 21

Twitter