Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Bikoizketa lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández ospetsu egin zuen lanarekin jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Prestatu dugun bideo-sortaren artean aukeratu ezazu (filmak, iragarkiak, sailak) audioa kenduta izango dutenak. Aurten bereziki Constantino Romero-ri egingo diogu omenaldia. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezu, eta egon daitezkeen efektu bereziak erantsi beharko dituzu. Orijinalak hemen jeitisi ahal izango dituzu, partyan bertan, eta esteka bera erabiliz zerbitzarira igo beharko dituzu, larunbateko 21:00ak baino lehen.

Zure bideoa egiteko mikrofono bat eta irudimen pixka bat baino ez dituzu behar. Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu.

Bideoak pantailetan proiektatuko dira. Antolatzakuntzak gustu onaren aurka (bereziki, gure gustuaren aurka) doazen bideoak ez proiektatzeko eskubidea erreserbatzen du.

 

LipDub - Euskal Encounter 21

Harlem Shake - Euskal Encounter 21

Twitter