Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Futbol 3

Izen ematea

Parte hartzaile guztiek eman dezakete izena joko intranetaren bidez. Izen ematea posible izango da party-aren hasiera ofizialetik ostiral eguerdiko 12ak bitartean, orduantxe zozkatuko baitira lehen parekatzeak. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dira.

Non eta noiz

Sailkapen errondak partyplacea eta logelaren artean dagoen lekuan jokatuko dira ostiral eguerdiko 13:00etatik aurrera. Finalerdiak eta finala larunbatean 12etatik aurrera jokatuko dira. Lehiaketaren ordutegia alda liteke euririk balego.

Joko modua

16 talde. Lehiaketa kanporaketa zuzenean gauzatuko da. 7 minututako bi partetan banatutako 14 minutuko partidak jokatuko dituzte taldeak. Partida irabazten duen taldea hurrengo errondara pasako da. Berdinketa gertatuko balitz hiru minututako bi partetan banatuko den luzapena jokatuko da. Oraindik ere berdinketa balego penaltitan erabakiko litzateke. Penaltiak zelai erditik botako dira eta atezainik gabe. Talde bakoitzak hiru penalti botako ditu eta oraindik berdinketa balego heriotza zuzeneko sistema erabiliko da. Jokalari bakoitzak ezin izango ditu bi tiro egin aurretik taldekide denek gutxienez bat egin ez badute.

Joko arauak

Gutxienez 3 eta gehienez 5 lagun emango dute izena talde bakoitzeko. Aldi berean hiru jokalari bakarrik arituko dira sexuari begiratu gabe. Talde bakoitzean derrigorrez kapitaina egongo da, zeinek emaitzak esango dizkie antolatzailei. Jokalariak talde bakarrean aritu ahal izango dira.

Futbolaren arauak jarraituko dira honako salbuespenekin:

1.  Edozein falta jaurtiketa zuzenarekin zigortuko da, eta aurkariak gutxienez baloitik 3 metrotara egon beharko dute.

2.  Alboko sakea hankarekin egingo dira eta ezin izango da gola zuzena sartu. Aurkariak gutxienez baloitik 2 metrotara egongo dira.

3.  Ez da atezainik egongo.

Joko garbia eta bortizkeria ez erabiltzea eskatzen dizuegu. Arauok hautsi edota jarrera agresiboa duen talderik balego lehiaketatik kanporatua izango da.

 

LipDub - Euskal Encounter 21

Harlem Shake - Euskal Encounter 21

Twitter