Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Gaztebizz lehiaketa

BFA

Arau orokorrak Gaztebizz lehiaketa – Wallpaperra garatu

1. Arau hauek betetzen ez dituen lan oro automatikoki deskalifikatuko da.

2. Lan guztiekin testu-fitxategi bat (.txt) aurkeztu behar da, eta han, lanaren egilea (edo egileak) eta harremanetarako helbide elektroniko bat adierazi behar dira. Halaber, erabilitako erreferentziak ere adierazi beharko dira.

3. Lanak originalak eta royalty gabeak izan behar dute. Bestalde, ezin dute beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak izan.

4. Fast composen kasuan izan ezik (horien gaia partyan adieraziko da), beste ekoizpen guztiak aurrez prestatuta ekar daitezke, eta, hain zuzen, hori gomendatzen dugu partyaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko.

5. Lehiaketetan erabilitako materialek ez dute egile-eskubiderik izan behar (hau da, parte-hartzaileek beraiek sortuak izan behar dute, jabari publikokoak, edo eratorriak sortzeko aukera duen Creative Commons izan behar dute), edo parte-hartzaileek berek erabiltzeko lizentzia baliozkotua izan behar dute (adibidez, audio- eta argazki-laginen kasuan, dagokien lizentzia izan behar dute).

6. Wallpaperraren disenuan Gaztebizzen logoa, Bizkaiko foru aldundiaren logoa, haritzaren hostoa, azkue fundazioaren logoa eta Biscaytik logoa azaldu beharko da, hurrengo sloganareking batera: ““Bizkaia Lurralde Gaztea”

7. Wallpaperraren diseinua libre izango da, eta partaideak wallpaperra garatzen dutenak saiatu behar dira imajinaziozko diseinu bat egiten non jasotzen den beraien ikuskera Bizkaiako lurraldeaz herrialde gazte eta teknologikoki garatua bezala non internet, euskera eta gazteria elkartzen diren.

8. Alde teknikoari dagokionenan:

- Gehienezko bereizmena: 1280x1024

- Gehienezko kolore-kopurua: 24 bit.

- Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

- Ez da JPEG formatua onartzen 2Dko lehiaketan.

- Lana programa hauekin egin daiteke: GIMP, MyPaint, Photoshop, Paint Shop Pro, Painter, etab.

- Azken lanarekin edo pantailarekin batera, marrazkia lortu aurreko 10 urrats entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken grafikoaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG grafikoa zaharrena izango da, gutxien landutakoa, eta GOGO11.PNG azken grafikoa (lehiaketan parte hartuko duena). Urratsak fitxategi konprimitu batean entregatu daitezke (ZIP edo TGZ).

- Aurreko urratsak epaimahaiari eta publikoari erakutsiko zaizkie. Urratsak erakutsi aurretik azken grafikoa erakutsiko da, eta gero, urratsak, hasieratik azken grafikora berriro iritsi arte.

- Inola ere ez da onartuko eskaneatua edo digitalizatua izan den edo horren susmoa eman dezakeen marrazkirik. Ez da onartuko, halaber, birpixelatua izan den marrazkirik ezta fotomuntaiarik ere.

- Ez da onartuko 3D programetan egindako elementurik erabiltzea, adibidez, hauetan egindakoak: Maya, Blender, 3d Studio Max eta Imagine.

- Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Lanen aurkezpena

1. Lanak pendrive bidez entregatu beharko dira, edo lehiaketen FTP zerbitzariaren bidez.

2. Lehiaketarako ordenagailuan aurkeztu ezin diren lanak, garatuak izan diren makinarekin batera aurkeztu beharko dira.

Sari-banaketa

Software- edo hardware-sariak:

1.  Saria irabazleak berak jaso behar du sari-banaketan. Irabazleak ezin badu, aurrez izendatutako beste pertsona batek jaso dezake, baina, izendapena egiteko, idatzi bat egin behar da, irabazlearen NANarekin. Ez da software- edo hardware-saririk emango sari-banaketatik kanpo.

2. Irabazleak Ipad Mini bat izango du saritzat.

Apelazio epea

1. Lehiaketen emaitzen apelazio epea partya bukatu eta zazpi egun naturalekoa izango da.

 

TB Kate Ofiziala

21º Euskal Encounter-en gertatzen den guztia jarraitu ezazue Gaztebizz zuzenean telebistatik!

Jarraitu zuzenena emanaldia, uztailaren 25, 26 eta 27 an, 11:30tik 14etara eta 17tik 19ra!

Ezazu galdu!

Twitter