Noiz
2013ko Uztailaren 25etik 28ra
Non
Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia (hegoaldeko sarrera)
Nola heldu
GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063
Metroz: Ansio-ko geltokia.
Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.
Akreditazioa
Akreditazioa Uztailaren 24an, asteazkena, hasi eta 28an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:
Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 24
|
15:00 |
22:00 |
Osteguna 25
|
10:00 |
22:00 |
Ostirala 26 |
10:00 |
22:00 |
Larunbata 27 |
10:00 |
22:00 |
Igandea 28 |
10:00 |
17:00 |
Partyan lo egin ahal izango da 24ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.
Eguneko sarrerak
Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.
|