Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Trackmania Nations Forever

 

Plataforma: PC

Bertsioa: Azkenengoa

Lekuak: 64

Formatoa: 4 jokalari errondatan

Sailkagarria: Sailkagarria eta bracket bikoitzak. Partehartzaileen kopuruaren arabera formatoa alda liteke.

Descripción: Joko librea hitzaren zentzurik zabalenean. Trackmania Nations Forever-ek ziztu bizian gidatzen uzten dizu zirkuito ikusgarrietan zehar, bai bakarrik eta baita multijoko moduan ere. Nations Forever-ek laster eskeiniko du Estadio ingurunearen “Forever” bertsio berria jokalari batentzat eta zailtasuna areagotuz doazen 65 zirkuito berriekin. Trackmania Nations Forever-ek Nations , bertsio orijinala, baino jokalri gehiago bilduko ditu, multijoko modua, funtzio berrituak eta jokalarien arteko interaktibitateari esker.

 

Lehiaketaren arau bereziak

 

Arduraduna/antolatzailea

1.Zelkop

Orokorrak

1. Trackmania Nations Forever
Lehiaketarako erabiliko den bertsioa http://www.trackmania.com/en/index.php?lang=en&rub=nations –an aurkitu daitekeen jokoa da.

2. Araudia
Lehiaketaren antolatzailea inongo abisurik gabe arauak aldatzeko eskubidea gordetzen du lehiaketa arauak, portaerak eta mapak eguneratu asmoz. Lehiakiodeei noizean behin arauak begiratzea gomendatzen zaie aldaketak egon baitaitezke.

3. Partiden formatoa

    • Standard joko formatoa
      Partehartzaileen kopuruaren arabera, 8 jokalariekin 3 zirkuitodun pack formatoko lehen erronda batekin hasiko da. Lasterketa bakoitza gehienez 40 puntutakoa izango da. 3 zirkuitoak amaitzean puntu gehien eskuratu dituzten 4 jokalariak lehiaketako hurrengo pausura pasako dira. Antolatzaileek, kanporatutako hainbat jokalari hurrengo pausura pasatzeko eskubidea gordetzen du, talderen batean gutxiengoko zenbakira iritsiko ez balira.

      Gero, 4 jokalariekin 3 zirkuitotako pack-a jokatuko da erronda moduan. Lasterketa bakoitza gehinez 40 puntutara izango da. 3 zirkuitoak amaitzean puntu gehien eskuratu dituzten 2 jokalariak lehiaketako hurrengo pausura pasako dira. 
    • 3 zirkuitotako pack-a amaitzean honela jardungo gara bi onenak zein diren jakiteko:
      • Denera puntu gehien eskuratu dituena.
      • Hirugarren lasterketan puntu gehien eskuratu dituena berdindurik dauden jokalariekin alderatuta.
      • Hirugarren zirkuitoan sprint-ean jokatutako partida. Beroketa bira eta beste bira bat.
    • 2 lehen sailkatuak lehiaketaren hurrengoko pausura pasako dira. Lehiaketaren brackets fasean bi lehenak winners-en geldituko dira, eta bi azkenak losers-en.
    • Finalak
      Finala winners-eko bi partaideak eta losers-ekoak hartuta jokatuko da. Finala 3 zirkuitotan jokatuko dute bi lehenak winners-eko jokalariek hautatuak eta hirugarrena losers-eko jokalariek hitzarmenduta.

      Winners-etik datozen bi jokalariei 12 eta 10 puntu banatuko zaizkie zein lekutan sailkatu direnaren arabera. Gauza bera egingo da losers-etik datozen jokalariekin, baina hauek 6 eta 4 puntu jasoko dituzte soilik.

      Azken sailkapenak 40 puntuko 3 zirkuitoak amaitu ostean jokalari bakoitzak lehendik erdietsi dituenak eta finalera iristearren lortu dituenak batzean erabakiko dira. Berdinketarik balego brackets fasean bezala konponduko da.