Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Sare lokala eta interneterako sarbidea

 

Euskaltel (logo)        Euskaltel (logo)

Euskal Encounter-aren sarea antolatzeko erronka dugu aurrean, bere hamazazpigarren edizioan. Beraz, 4.096 erabiltzaile toki eta partyan eskeintzen diren zerbitzu guztientzat beharrezkoak diren zerbitzari guztiak elkar-konektatuko ditugu.

HP (logo)        HP (logo)

HP-ren ProCurve Switch-ei esker, sare-konexioa 1.000 Mb/s-koa izango da eta switch-en artekoa 10 Gigabit/s-koa.

Sarea astebetean antolatu behar da eta bost egunetan 100% ibili beharko da, ohiko LAN batentzat normal ez diren kargak pairatuz. Halako jomuga iristeko merkatuko partner onenak ditugu lankide.

Euskalteleko bezero ingenieritza saila

Euskaltel (logo)

Merkatuan diren elkarkonexio elementurik aurrerakoienak izango ditugu eskura. Euskaltelen bezero ingeniaritza sailak bere zerbitzu profesionalak utziko dizkigu Euskal Encounter-erako jarritako sarea beharbezala dabilela ziurtatzeko.

Datu Zerbitzariak

HP (logo)

Hain sare estuari lagunduko dioten zerbitzariek berebiziko kalitatea behar dute, eta hain zuzen ere HP enpresa da aurten ere esparru honetan babesten gaituena. HP-ek partyko sare zerbitzu denak, Intraneta, FTP-a, etab,eskeintzea erraztuko diguten zerbitzariak jarriko dizkigu.

Internetera Sarbidea

Euskaltel (logo)

Euskaltelek emango dio partyari interneterako sarbidea. Aurten ere 12 Gigabit/seg sinestezinezko sarbidea izango dugu.