Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Counter Strike 1.6

 

 

Plataforma: PC

Lekuak: 16

Bertsioa: Steam, eskuragarri dagoen azkenengoa

Formatoa: 5vs5

Sailkagarria: BO3. Formatoa izena ematen duen jende kopuruaren arabera alda liteke.

Deskribapena: Mundu osoan ezpairik gabe lehena den jokoa. Jokalariak bost lagunek osatutako taldeetan antolatzen dira eta  talde terrorista eta haien aurkako beste talde baten arteko borroka du oinarri. Talde terroristak lehergailu bat leku jakin batean jartzea du helburu, eta kontrako taldea hura galerazten saiatuko da eraso eta defentsa teknika anitzak erabiliz.

 

Lehiaketaren arau bereziak

Arduraduna/antolatzailea

1.Danonino

Orokorrak

1. Errondak: Guztira 30 erronda egingo dira, 15 T moduan eta 15 CT moduan.

2. Denbora: Minutu bat eta berrogeitabost segundu.

3. Talde hautaketa labanazko erronda baten bitartez egingo da. Irabazleak taldea

4. Garaipena: 16 erronda irabazten dituen taldea.

5. Berdinketa: Hala gertatu ezkero 6 erronda gehiago jokatuko dira (3 T eta 3 CT)

1. Berriz ere berdinduko balute beste sei erronda gehiago jokatuko lirateke arau berdinen menpe.

2.  Berdinketa hausteko partida hauek 10.000$ hasiko dira.

6. Partidan zehar deskonexioa gertatuko balitz:

1.  Zerbitzariaren erorketa (jokalarien deskonexio osoa):

1. Hirugarren erronda hasi baino lehen gertatzen bada, partida berriz    hasiko da..

2. Hirugarren errondaren hasiera baino geroago bada momentu hartarainoko emaitza gorde, eta hura gertatu baino lehen bakoitzak zeukan diru kopuruarekin jarraituko da. Iruzurrik ez egotea espero dugu, dena den talderen bat aurkariei egokitutako diruarekin ados ez balego, demo in eyes bidez begira liteke eta iruzurra izan dela ikusiz gero, partida galdutzat emango da,partida berriz hasi baino lehen begiratu bada ez ezik. 

2. Jokalari baten ausazko deskoneksioa ala erorketa gertatuko balñitz, admin-a edota taldeko kapitaina partida pausa lezake erronda bukatzean, eta hura baliagarria izango da. Deskoneksioa pairatu duena kapitaina balitz taldeko beste lagunen bat egin lezake.

3. Talde bereko 2 jokalari edo gehiagoren ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota kaltetutako taldearen kapitainak partida pausatu ahal izango dute errondaren amaieran. Erronda horrek ez du baliorik izango.

4. Deskonexioa ez balitz ustekabekoa izango, kontrako taldea izango da irabazle forfeit dela eta.

5. Pausak ez dira inoiz erronda baten erdian egingo, soil soilik erronda baten hasieran edo bukaeran, eta bakarrik kaltetutako taldearen kapitainak egin ahal izango ditu. Eraberean jarri zuen kapitainak berak soilik kendu ahal izango ditu pausak. Kontrako taldekideren batek pausa kenduko balu, zigortua izango litzateke.

7. Halabeharrez, jokalari orok partidaren demoa gordeko du. Demo hauek bai administratzaileek, eta baita kontrako taldeko kapitainek ere eskatu ahal izango dituzte.

8. Erreklamazioak:

1. Soilik partida amaitutakoan edota pausa moduan dagoenean egin daitezke.

2. Taldeko kapitainak bakarrik hitz egin ahal izango die administratzaile ala antolatzaileei.

9. Jokalariak ezin izango dira bi talde diferentetan aritu lehiaketa berean.

10. Halabeharrez jokalariek kolore sakontasuneko 32 bit erresoluzioa erabiliko dute.

11. Halabeharrez jokalariek ex_interp 0 erabiliko dute, zerbitzariak default-a ezarriko du.

    

Portaera/ bug

 

1. Galerazita mapa Bug-ak erabiltzea (adb: map swimming, skywalk, etc.)

2. Galerazita Script-ak erabiltzea (adb: silentrun, attack+use, centerview script, norecoil script, etc.)

3. “Silentrum” baimendua saguaren gurpilarekin egiten ez bada, esaterako “ctrl” teklarekin eginez.

4. "Boosting" onartzen da (taldekideen gainetik salto egitea), honako kasuetan:

     1. Bug kontsidera daitezkeen tokitara heltzeko ez erabiltzea..

     2. Aurkariak egitura eta mapen gainetik ikusteko ez erabiltzea.

5.Ezin da “soinurik gabe” landatu.

6.. Flashbang:

     1. Egituren gainetiko jaurtiketa onartzen da

     2. Ez onartutako"Flashbug" . Normala denaren ezbeste ondorio bat lortzeko"Flash" –a egituren azpitik edota tartetik jaurtitzea.

7. Aipatzen ez den beste edozein bug administratzaileek zuzen joko balute.

8. Jokalariek ezin izango dute taldez aldatu 15 errondak bukatu arte. Egingo balute, partida galtzea suposatuko luke.

9. Administratzaile batek jokalarien konfigurazioa eskatu eta egiazta dezake. Ukatuko baliote partida galduko lukete.

10. Duda edo protesta kasuetan, jokalariei demoak eskatu ahal izango zaizkie, eta ez emateak kanporatuak izatea suposa lezake.

Zerbitzariaren konfigurazioa

Erronda denbora 1:45
Freezetime 12
Friendly Fire 1
C4 Timer 0:35
Pausable 1
Fadetoblack 1
Ex_interp 0.01