Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Dawn Of War 2

 

Plataforma: PC

Bertsioa: Eskura daitekeen azkenengoa

Lekuak: 16

Formatoa: 1vs1 BO3

Sailkagarria: Bracket bikoitzak. Formatoa izena ematen dutenen kopuruaren arabera alda liteke.

Deskribapena: Hainbat sari jaso dituen Relic Entertainment estudioak egina, Dawn of War II denbora errealean jokatzen den estrategiazko joko honen saio berri bat ekarri digu. Bertan jokalariek galaxia salbatzearren guda tokirik bortitzenean ikuskatuko dituzte euren buruak. 

41. gizaldian, Aurelia subsektoran (galaxiaren muturrean dauden ludi multzoa) tamaina izugarrizko guda hastear dago. Espazioko leku hontako planetetan hainbat enda zahar talka egingo dute ez bakarrik lur edota aberastasunen kontrolagatik, baizik eta beren etorkizunagatik ere.

ETR ekintza bizkorreko jokoan eraginez, Dawn of War II, Warhammer 40.000 zientzia fikziozko unibertsoa abian jartzen du orain arte inoiz ikusi izan ez den bezala.

Bizi ezazu guduaren hurbiltasun bortitza gerra epikoa burutzen duzun bitartean. Topa itzazu arerioak buruz buruko borrokaz beteriko gudu zelaietan. Izan zaitez zure eskuadren buru eta eramaitzazu galaxia osoko troparik gogorrena izatera.

Lehiaketarako arau bereziak

 

Arduraduna/antolatzailea

1. Zelkop

Orokorrak

1. Erabilitako sistema brackets moduko sailkagarriak izando dira (winners/losers) BO3. Jokatu beharreko mapak lehiakideek aukeratuko dituzte erabilgarri daudenen artean. Adostasunik balego mapa desberdinak ere joka litezke, betiere lau jokalari baino gutxigoentzako mapak izanik eta antolatzaileari abisua emanda.

2. Partidaren konfigurazioa honela izango da:

1. Mapa: Zerrendako bat

2. Garaipena: Sarraskia ala errendizioa  

3. Lekua: Ausazkoa

3. Erabiliko diren mapak hauexek izango dira:

1. Green Tooth Gorge

2. Green Tooth Jungle

3. Siwal Frontier