Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

API programazio lehiaketa

 

GureGipuzkoa.net argazki zerbitzuaren API publikoarekin programazio lehiaketa.

GureGipuzkoa.net zerbitzuak API publiko batez hornitua dago eta bere bitartez GureGipuzkoaren argazki edukia bururatuko zaizuen edozein aplikazio, zerbitzu, web, gadget edo tramankulu teknologikoan ikuskatzea ahalbideratuko duen garapena programatzea dezute.

Gipuzkoako Foru AldundikoKultura eta Euskara Departamentuak antolaturik eta Gipuzkoa/EuskalEncounteretako antolatzaileekin elkarlanean garaturik, GureGipuzkoaren argazki edukiak erabiliz edozein garapen garatzeko aukera emango dizun lehiaketa zabaldu dugu. Aukerak eta gaitasunak zeuk jartzen dituz, APIa gure kontu: Gehien bozkaturiko argazkien bisualizatzailea garatu dezakezu, iPhone/Android/J2ME mugikorrentzako aplikazioak, Drupal/Joomla!/Liferay moduluak, Firefoxen bitartez bilaketak egiteko plugina, gailu mugikorrentzat argazki nabigatzailea... 

Denbora epe luzeagoa hartuko duen lana izan daitekela ulertzen dugularik, lehiaketa hau ez genuke GipuzkoaEncounterreko asteburura mugatu nahi. Hau horrela izanda, garapenak programatzeko epea GipuzkoaEncounterrean hasten da eta Barakaldoko BEC aretoan ospatuko den EuskalEncounter17an amaituko, non, garapen xelebre/erabilgarri/berritzaileenak eskenategi nagusian sarituak izango direlarik. 

Lehiaketaren baldintzak:

  1. Gipuzkoa/EuskalEncounteren kontu bat sortua duten edo ez duten programatzaile eta garatzaileek parte hartu dezakete. 
  2. Lehiaketaren epea GipuzkoaEncounterrean hasten da eta EuskalEncounterrean amaitzen da uztailaren 26an 00.00etan. 
  3. Edozein programazio lengoaia erabili dezakezu. 
  4. Programatuko duzun garapena garaiz ohartaraziko dugun errepositorio batean EUPLv1.1 edo/eta NewBSD lizentziekin eskuragarri izango da. 
  5. Programatuko duzun garapena erabilgarria izango da. 
  6. Garapenaren nondik norakoak ikusteko balioko duen bideoa edo screencasta grabatuko duzu eta EuskalTube eta YouTubera igo beharko duzu eta antolatzaileei bere URLa garaiz jakinarazi beharko diezu. Bideoa guregipuzkoaapi etiketarekin tageatu beharko duzu. 
  7. Lehiaketaren inguruan izan ditzazkezun galdera eta zalantza guztiak foroko atal honetan eztabaidatuko ditugu. 
  8. Antolakuntzak zenbait sari hutsik uzteko aukera beretzat gordetzen du. 
  9. BECean egingo den sari banaketan bertaratzen diren lehiaketako partehartzaile guztiei Kultura eta Euskara Departamentuak publikaturiko edukiez osaturiko pack bat jasoko dute.  
  10. Garapen sarituen artean hiru hoberenak, aurreko pack-az gain GPSdun Nikon CoolPixP6000 kamera, erloju binarioa eta Roomba aspiragailuaz osaturiko geek-packa jasoko dute.  
  11. Garapenak aztertuko dituen epaimahaiak programazio munduan eskarmentua duen talde batek osatuko du eta garapenak aztertzeko garaian partehartzaileek bere iritziak onartu beharko dituzte ezinbestean.