Euskaltel Encounter

Albisteak

A+ A A-

Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 609 12 16 66
E-mail: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

'Hacker etikoak' juridikoki babestea aldarrikatu dute hainbat adituk, ziberdelinkuentziari aurre egiteko

Informatika-sistema baten segurtasuna eta ahuleziak frogatzen dituzten hackerrak ez daude juridiko behar bezain ondo babestuak, eta auzipetuak izan daitezke nahiz eta irizpide etikoekin jokatu. Hala adierazi dute Euskal Encounter 24 topaketan Ruth Salas Ordoñez abokatuak, informatika-delitugintzan adituak, eta Ander Caballerok, ingeniari informatikoak. Euren aburuz, ziberdelinkuentzia ez dago nahikoa arautua, eta egoera horrek kalte egin diezaieke enpresei laguntzeko helburua duten hacker etikoei. Izan ere, konpainien segurtasuna arriskuan jartzen duten milioika eraso gertatzen dira egunero, eta badaude horiei aurre egiten laguntzen duten profesionalak....

"Teknologiaren erabiltzaileek ziberkrimenaren biktimak izatea ekiditeko ardura handia dute"

Teknologia-erabiltzaile guztiek aurrez aurre dituzten arriskuak ezagutu behar dituzte ziberkrimenaren biktimak izatea ekiditeko. Angel Barriok, Euskalteleko Informazio Teknologien Segurtasunaren arduradunak, mugikorrak, tabletak eta ordenagailuak kontu handiz erabiltzeko aholkua eman du, eta hacker maltzurren gehiengoa informatikan aditua ez dela ziurtatu du. Bere esanetan, nahikoa da interneten argitaratutako hiritarren datu publikoak aztertzea....

Ekintzailetza teknologikoa sustatuko du Euskal Encounter 24k

Euskal Encounter 24 topaketak ekintzailetza teknologikoaren aldeko apustu nabarmena egingo du aurten, startup-ei bultzada eman eta ekintzaileei formakuntza eskaintzeko asmoz. Euskalteleko eta Euskal Konekta fundazioko presidente Alberto García Erauzkinen aburuz, "gure herrialdean enplegua eta aberastasuna sortzen duten startup-en iturburu" da Euskal Encounter. Horrela adierazi du Euskalteleko arduradunak gaurtik uztailaren 25era arte martxan egongo den informatika-bilkuraren inaugurazioan, Barakaldoko BECen. Euskaltelek, Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute partya....

Historiako Euskal Encounter “ikusgarriena” hasiko da bihar

Bihar hasiko da, Barakaldoko BECen, historiako Euskal Encounter “ikusgarriena”, Euskaltel Konekta fundazioaren arduradun eta bilkura teknologikoaren zuzendari Sabino San Vicenteren aburuz. Espainiako informatika-party handiena eta Europako bigarrena den topaketak milaka parte-hartzaile eta 4.608 ordenagailu bilduko ditu hurrengo astelehenera arte....

twitter facebook flickr youtube instagram