Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Super Street Fighter IV AE

Deskribapena: Dagoeneko mito bihurtua den azken lehiaketako zirrara lausotzen hasia zenean, ziztu bizian hasi dira hedatzen mundu osoko borroka-arteetako borrokalarien artean mundu mailako lehiaketa berri bati buruzko zurrumurruak, misterioz estaliak.

Lehiaketa-mota: Kanporaketa arrunta: 1 vs 1

Bertsioa: XBOX 360. Eskuragarri dagoen azken bertsioa.

Araudia:

  • Kanporaketa-fase BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
  • Borroka bakoitzean 99 segundoko 3 round egingo dira.
  • Parte-hartzaileek beren lekuan egon behar dute borrokaren unean; bestela, borroka galdutzat emango zaie.
  • Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren arabera).
  • Ultra alda daiteke txanda batetik bestera, pertsonaia aldatzen ez bada ere.
  • Finalaurrekoetan eta finalean pertsonaia-hautaketa itsua izan daiteke, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
  • Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak, ezta makrodunak edo turbodunak ere.
  • Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
  • Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da. Hori behin eta berriz gertatzen bada, hori eragiten ari den jokalaria kanporatu egingo da.
  • Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa round hori galdutzat emango zaio.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

 

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago

Azken iruzkinak - Jokoak Foroa

Twitter