Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

DOTA 2

Deskribapena:

Dota 2 Valve Corporationek garatutako bideo-jokoa da. Jokoaren oinarria Defense of the Ancients mapa pertsonalizatua da; Warcraft III: The Frozen Throne-ren jokalarien komunitateak egina, alegia.

Jokalari bakoitzak heroi bat maneiatzen du. Heroi horiek ancient etsaia hondatzeko xedea duten bost heroiko taldekoak dira.

Lehiaketa-mota: 5vs5

Partidaren irabazlea: aurkariaren lotura erabat suntsitzen duen taldea, edo aurkaria amore ematera behartzen duena.

Sailaren iraupena: BO1. Parte-hartzaileen arabera zehaztuko da.

BO3-ra jokatuko dira finalak eta finalerdiak.

Murrizketak: une honetan ez dago ez objektu- ez heroi-murrizketarik. Arbitro nagusiak hala nahi badu, murrizketa gehiago ezar daitezke lehiaketa-garaian.

Partidaren konfigurazioa

Onlineko gela pribatu bat sortuko da pasahitzarekin, amarrurik gabe, bot-ik gabe, taldeei inolako zigorrik jarri gabe, eta ezaugarri hauekin.

Kokalekua: Luxemburg

Amarruak eta bot-ak: desaktibatuta

Bertsioa: txapelketa eta aurrez aurreko normala

Jokatzeko modua: kapitain-modua

Hasierako taldea: ausazkoa

Taldeek ez dute inolako zigorrik

Deskonexioak

Jokalari bat deskonektatuz gero, jokoa gelditu egin behar da, eta bost minutuan berriro konektatzen saiatu (jokoak bost minutu ematen ditu berriro konektatzeko).

20 minutu baino gehiago pasatu badira eta jokalaria 5 minutu horietan berriro konektatu ez bada, jokoarekin jarraituko da, 4 vs 5 formatuan.

Sareko arazoengatik berriro konektatu ezin bada, antolakuntzari jakinarazi behar zaio, erabaki bat har dezan.

Joko zikina

Jarduera hauek joko zikintzat joko dira:

(1) Edozein amarru-programaren eta/edo mapak pirateatzeko programaren erabilera.

(2) Nahita deskonektatzea.

(3) Baimendutako konfigurazio estandarraz gaindiko edozein konfigurazioren erabilera.

(4) Irabazten uztea, nabarmen, aurkariari.

(5) Kiroltasun gutxiko portaera, edo, oro har, kaltegarria (garrasi egitea, adibidez), desegokia eta beste jokalari baten aurkako jokabide ez-profesionala (partidaren barruan ere). Arbitroek bidegabetzat jo duten joko-errore baten erabilera.

(6) Atzematen bada jokalariren bat joko zikintzat jotzen diren jardueretakoren bat egiten ari dela, ohartarazpen bat jasoko du jokalari horrek, edo erretiratzeagatik galduko egingo du, edo lehiaketatik kanpo geratuko da. Arbitroen esku dago, soil-soilik, erabaki horietakoren bat hartzea.

(7) Partidak irauten duen bitartean, joko zikina zigortzeko beste erabaki batzuk ere har ditzakete arbitroek.

(8) “Alferrikako solasaldiak” (edonolakoak) lehiaketa-garaian. “Alferrikako solasalditzat” joko dira kasu hauetatik kanpora dauden guztiak:

(a) jokalarien arteko agurrak.

(b) porrot-seinaleren bat (Mesedez, gg, GG, edo arbitroak irabazlea zein den erabakitzeko erabil dezakeen beste zeinahi seinale).

(c) Kiroltasun txikiko portaerari buruzko klausula urratzen ez duten solasaldiak jokalarien artean.

(d) arbitroak jokoaren osagarritzat jotzen duen zeinahi mezu.

Internetik kanpoko lehiaketa batean arbitro batek erabakitzen badu kanpoko giroak (prentsa, taldeburua, jokalaria, ikuslea...) jokalari bati abantaila bidegabea eskaintzen edo eskaini diotela, ohartarazpen bat jaso dezake jokalariak, edo automatikoki galdu borroka (arbitroak bakarrik har dezake erabakia).

Azken xedapenak: Goian aipatutako arauak zuzendu egin daitezke kasu hauetan:

(1) Joko ofizial bakoitzeko adabakiaz edo bertsioaz baliatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;

(2) jokoaren bertsiorik eguneratuena erabiltzeko behar diren konfigurazioa eta joko-aukerak aldatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;

(3) amarruen aurkako programa berriren bat eta/edo amarruen aurkako beste funtzioren batzuk erabiltzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek;

(4) jokoaren konfigurazioa eta/edo beste eragiketa batzuk aldatzea erabakitzen badute (beren kabuz) lehiaketako arbitroek, Internet barruko eta Internetetik kanpo lehiaketen arteko aldeak direla eta.

Oharrak:

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

 

Sare lokala eta internet sarbidea

Beste behin abiadura handiko sarea eskeintzen dizuegu gure bolondres eta empresa kolaboratzaileei esker. Argibide gehiago

Azken iruzkinak - Jokoak Foroa

Twitter