Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Futbol 3

Izen ematea

Parte hartzaile guztiek eman dezakete izena joko intranetaren bidez. Izen ematea posible izango da party-aren hasiera ofizialetik ostirala arratsaldeko 4rak bitartean, orduantxe zozkatuko baitira lehen parekatzeak. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dira.

 

Non eta noiz

Sailkapen errondak partyplacea eta legelaren artean dadoen lekuan jokatuko dira ostiraleko 5etatik aurrera. Finalerdiak eta finala larunbateko 12etatik aurrera jokatuko dira. Lehiaketaren ordutegia alda liteke euririk balego.  

 

Joko modua

32 talde. Lehiaketa kanporaketa zuzenean gauzatuko da. 10 minututako bi partetan banatutako partidak jokatuko dituzte taldeak. Partida irabazten duen taldea hurrengo errondara pasako da. Berdinketa gertatuko balitz bost minututako bi partetan banatuko den luzapena jokatuko da. Oraindik ere berdinketa balego penaltitan erabakiko litzateke. Penaltiak zelai erditik botako dira eta atezainik gabe. Talde bakoitzak hiru penalti botako ditu eta oraindik berdinketa balego heritza zuzeneko sistema erabiliko da. Jokalari bakoitzak ezin izango ditu bi tiro egin aurretik taldekide denek gutxienez bat egin ez badute.  

 

Joko arauak

Gutxienez 3 eta gehienez 5 lagun emango dute izena talde bakoitzeko. Aldi berean hiru jokalari bakarrik arituko dira sexuari begiratu gabe. Talde bakoitzean derrigorrez kapitaina egongo da, zeinek emaitzak esango dizkie antolatzailei. Jokalariak talde bakarrean aritu ahal izango dira.

Futbolaren arauak jarraituko dira honako salbuespenekin:

1.  Edozein falta jaurtiketa zuzenarekin zigortuko da, eta aurkariak gutxienez baloitik 3 metrotara egon beharko dute.

2.  Alboko sakea hankarekin egingo dira eta ezin izango da gola zuzena sartu. Aurkariak gutxienez baloitik 2 metrotara egongo dira.

3.  Ez da atezainik egongo.

Joko garbia eta bortizkeria ez erabiltzea eskatzen dizuegu. Arauok hautsi edota jarrera agresiboa duen talderik balego lehiaketatik kanporatua izango da.