Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Euskal Encounter Irratia

 

Party-an gertatzen denari buruzko azken berriak jakin nahi badituzu, ez daukazu Euskal Encounter Irratia galtzerik. Shoutcast zerbitzari bati esker aireratuko ditugun eduki guztiak gozatu ahal izango dituzue. Euskaleko irratia izanik, hots, zuon, guztion, irratia hainbat sail dauzkagu prest zuek ere parte hartu dezazuen. Interesik baduzu, bidaliguzu e-maila honako helbidera radio@euskalencounter.org izena, lekua eta zein sailetan parte hartu nahi duzun azalduz.

Eztabaida eta mahai inguruak:

Euskal Encounter-aren irekitzea – osteguna 23, 12:30tan
Aurtengo ediziorako zuen asmoak zeintzuk diren konta diezaguzuen nahi dugu.

Giza sareak – osteguna 23, 16:30tan
Giza sareen azaltzea jende askok haiek jarraitzea bai, baina aurkariak ere sortu dira naonahi.Zein puntutaraino dira erabilgarriak giza sareak? Eta mikroblogging-a?

Heroes – ostirala 24, 16:30tan
Azken boladako serie entzutetsuenetako bati burzko Euskarazko mahai-ingurua.  Zer deritzozu euskaraz egin den bikoizketari? Hobe izango al litzateke bertsio orijinalean ikustea?

Lost – ostirala 24, 18:00tan
Serieari buruzko eztabaida. Zer ezkutatzen du irlak? Zein da zure korapilorik begikoena? Zer uste duzu gertatzen dela benetan?

Software Librea – larunbata 25, 16:30tan
Etxean eta lanean hura erabiltzearen abantaila eta desabantaila. Ikuspuntu desberdinak, oraina eta geroa. Alde ala kontra?

Euskaleko jolastienak – larunbata 25, 18:00tan
Bideojokoetako zaleenentzat eztabaida. Counter Strike, Pro Evolution Soccer, Street Fighter IV… Zein da zurea?

Elkarrizketak
Bere esperientziak kontatuko dizkigun blogger bat, retroinformatikan aditua, Counter Strike-ari hamargarren urtemugan omenaldia egin nahi dioten jokalari porrokatuen bila gabiltz. Ba al duzu besteekin partekatu nahi duzun abilezia edo afizioren bat?

Amateur musika taldeak
Zu eta zure lagunek taldea badaukazue hauxe duzue party-aren aurrean azaltzeko abadagunea. Maketaren bat ekarri, zuen istorioa kontatu, zer musika mota egiten duzuen esan... eta ausartu ezkero zuzenean ere jo dezakezue.

Interesik badaukazu eta lagundu nahi izanez gero, idatziguzu!