Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Retroeuskal

 

 

 

 

 

"Mundos de bolsillo" erakusketa
Erakutsi al dizu zure aitonak bere kontsola eramangarria? Ikusi al duzu merkatuko azken kontsola? Bideojokoa zure poltsikora eraman zuen tecnología ezagutzeko irrikitan bazabiltz ezin duzu RetroEuskal-en erakusketa galdu.

 

"Galaxian" retropartida itzela  Eskura dezagun Guinness errekorra!
Aurreko urtean egin genuen Space Invaders retropartida itzelak harritu bazintuen, aurten beste klasiko batera gurekin jolasteko arrazoi gehiago izando dituzu, Galaxian-eko retropartida errekorren Guinness liburuan sartu nahi baitugu.

2008ko retropartidaren bideoa

 

Jokodromoa
Erabiltzaile komunitatei esker inoiz garatzeari utzi ez zioten 8 eta 16 bitetako ordenagailuak. Garai haietan ezagutu bazenituen, zatoz orain berriz gozatzera, eta mahai gainean inoiz izan ez badituzu zatoz ezagutzera eta partida bat jokatzera. Galerazita dago ez ukitzea. Partyan zehar Retroeuskaleko stand-ean.

 

 

Tailerrak eta hitzaldiak

Retroinformatika gustoso baduzu ala jakin minaren arrak kosk egin badizu RetroEuskal-ek gehien nahi dituzun tailer eta hitzaldiak antolatzen ditu.

 

"Open Ars Games" hitzaldia
RetroEuskal-ekte OPEN-ARSGAMES preiektuaren hileko edizioa Bilbora dakarkizu zuzenean. OPEN-ARSGAMES ezinbesteko erreferentzia da Espainia mailan ikasketetan, artean eta bideojokoetan. Oraingoan bideojoko klasikoek arte eta kultur esopresio gisa zer esan nahi duten aztertuko dugu.

 

Bideojoko klasikoen lehiaketa

Zenbatetan salbatu duzu lurra estralurtarren erasotik?Zenbat printzesa atera dituzu gaztelu madarikatutik? Noiz egin duzu azken txangoa LeMans-en?

Soilik RetroEuskal-eko torneoak erabaki dezake zu ote zaren sekula modaz kanpo geldituko ez diren bideojokoetan joystick-aren errege.

 

Retrolimpiadak
Ez al daukazu parekorik abilezia frogatan? Eta froga zailagoak jartzen badizkizugu? Ausartuko al zinateke? Parre egin eta ondo pasatu nahi baduzu hauek dira zuretzako olinpiadak. Guzti guztiontzat (retromaniakoak ala ez).

 

Compos demoescena 8 bits
Euskal Encounter-eko atal ofiziala-ren barruan direlarik hemen erakus dezakezue artea sortzeko kapazidadea naiz eta murrizpen teknikoak izan.
Aurten: 8bits-etako grafiko lehiaketa eta , 8 bits-etako musika lehiaketa.

"La hora de los 8 bits"
Nazioarteko demoeszenan (bits-en inguruan zer gertatzen ari den ikus dezazun urtean zehar egin diren gauzarik onenak hautatu eta proiektatuko ditugu. Ez zaitez harritu tarteka bideo retroren bat sartzen badugu;)

 

“Dr.Retro-ren morguea”
Zure traste zaharra erdi hilik badago eta behar duen konponketa hura inoiz egingo ez diozula pentsatzen bazenuen, erratuta zinen. Ekarzazu zure 8 bits-etako ordenagailua eta eskura duzun materiala eta hura biziberritzen lagunduko dizugu. (edota hura hobetzen hardware berrienari esker).

 

"Mondo Pixel Vol-2" aurkezpena
John Tones-ek zuzendua, Eunice Szpillman-ek diseinatua eta Tébar editorialak argitaratua,  Mondo Píxel-ek oraindik ere bideojoko munduko kazetari onenenekin lanean jarraitzen du: Javier Candeira, Raúl Barrantes, Dr. Boiffard, S.T.A.R., David Catalina eta beste hainbeste, bai lehen atalean parte hartu zutenak eta baita iritsi berriak ere. Bideojoko klasikoak ere present daude argitalpen espezializatu honetan.
Aurkeztu ondoren, John Tones eta Javier Sánchez-ek RetroEuskal-en dendan eros dezakezun liburua sinatuko dute.

 

 

RE-store, RetroEuskal-en denda
Liburuak, kamisetak, eta beste zenbait retro arloko gauzak.
Pasa zaitez gure dendatik, eta eramazu RetroEuskal-era egindako bisitaren oroitzapenik ederrena. 

 

C.H.I.P.
Plataforma arteko anaitze afaria. Ez dio inporta zer naihago duzun, Spectrum, Amstrad ala Atari... ezta ere PC-a zure lehen ordenagailua izan bazen ere. Garrantzizkoena afari honetan lagunez gozatzea da.  

 

Sariak
Zenbait RetroEuskaleko ekintza sari interesgarriak dituzte, esaterako kamisetak, zure konsola ala PC-rako...
Gure museoan merkatuan dagoen azkeneko kontsola irabaz dezakezu!

 

 

 

Hemen RetroEuskal'09-ren ekintzei buruzko argibide zehatzagoak aurki ditzazkezue.