Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

ReNo ReNaRdO

El ReNo ReNaRdO Euskal Encounter-eko eskenatoki nagusian arituko da zuzenean. Datorren uztailaren 23an, osteguna, arratsaldeko bost t’erdiak inguruan, hau da, party-aren irekitze ekitaldi ofizialaren ostean, freak metal talde ospetsu honek momentuz ‘youtube’ utzi eta BEC-era bildutako lagunak bere kanta garratzekin poztuko ditu, esaterako, Crecí en los ochenta, El bogavante, edota Camino Moria, azken honen bideoa bertan daukazue ahoa apur bat eztitu dezazuen.