Euskaltel Encounter

Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

A+ A A-

Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

 

FAST 2D eta 3D:

FAST 2D:

Izen-ematea: Izena eman behar da txanda bat esleitzeko.

Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera uztailaren 18a baino lehen, edo ekitaldian bertan apuntatu data horretatik aurrera. Leku-kopuru mugatua erabilera-orduetan.

Sail horretan parte hartzeko eskubiderik gabe geratuko da hitzordura etortzen ez dena edo berandu iristen dena.

Lanen entrega eta ordutegia:

Hilaren 23an —larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara— eta 24an —, igandea, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara—, ordubeterako erreserba dezakezue Arte Digitala eremua, non zuen eskura izango dituzuen Wacom CintiQ bat eta irakasle bat, lana kontrolatu eta zuen Fast 2D-a egiten laguntzeko.

Gaia: Erabakitzeko dago. 

 

FAST 3D:

Izen-ematea: Izena eman behar da txanda bat esleitzeko.

Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera uztailaren 18a baino lehen, edo ekitaldian bertan apuntatu data horretatik aurrera.

Leku-kopuru mugatua erabilera-orduetan.

Sail horretan parte hartzeko eskubiderik gabe geratuko da hitzordura etortzen ez dena edo berandu iristen dena.

Lanen entrega eta ordutegia:

Hilaren 22an —ostirala, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara— eta 23an —, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara—, ordubeterako erreserba dezakezue Arte Digitala eremua, non zuen eskura izango dituzuen Wacom CintiQ bat eta irakasle bat, lana kontrolatu eta zuen Fast 3D-a egiten laguntzeko.

Gaia: Erabakitzeko dago. 

Egile bakoitzeko ekoizpen-lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 

Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

FAST MUSIC:

Lanen entregatzea:

Parte-hartzaile bakoitzak izena eman eta intranetera igo behar du bere ekoizpena. Han ikusiko du arazorik gabe igo dela.

Gaia:

Jardueraren hasieran, audio-pista txiki bat izango duzue erabilgarri intranetean. Zuzenean erabil dezakezue pista, edo zuen lana egiteko moldatu. 

Ordutegia:

Ostirala 22
20:00 Fast Music hasiera
Larunbata 23
20:00 Deadline: Fast music

 

 

twitter facebook flickr youtube instagram