Tailerrak
Tailer Gunea 1: OpenguneOsteguna 25
Ostirala 26
Larunbata 27
Tailer Gunea 2: Enpresa DigitalaOsteguna 25
Ostirala 26
Larunbata 27
Igandea 28
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Tailer Gunea 1: OpenGuneAntolatuko diren tailer desberdinen berri emango dizuegu.
Miniaturak muntatzea eta pintatzeaHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Daniel Prieto Fortun (frigopie) Tailerraren deskribapena: Parte-hartzaileek beren miniaturak edo eszenografiak muntatu eta margotu ahal izango dituzte. Era guztietako generoak onartzen dira (warhammer 40000, warhammer fantasy, Eraztunen Jauna, hobbita, Erdi Arokoa, militarra, etc). Zer publikori dago zuzendua? Modelismoaren mundua gustuko duenari. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Modelismoaren munduan hasia: • Warhammer fantasy. • Eraztunen Jauna • Hobbita. Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 12:00-13:45 ADC: protokoloaren aurkezpena eta huben konfigurazioaHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Francisco Blas Izquierdo Riera (klondike) Enpresa: ADCH++ Lan eta ADC Crypto Workgroup. Tailerraren deskribapena: Tailer horrek bi zati ditu: Lehen zatian, azalduko dugu nola konfiguratu eta pertsonalizatu daitekeen ADCH++-n (edo ADCH++ Lan-en) oinarritutako DCko hub bat, eta saiatuko gara script labur bat idazten horretarako. Bigarrenean, NMDC eta ADC protokoloen funtzionamendua azalduko dugu labur. Jakintza hori izatea beharrezkoa da hub gehienetan luzapenak eta scriptak programatu nahi izanez gero. Gainera, benetako hub batekin egingo ditugu probak, ezagutzen joateko. Zer publikori dago zuzendua? Tailerraren zati bakoitza publiko-mota jakin bati dago zuzendua. ADCH++ko zerbitzari bat konfiguratzen ikasteko, aski da UNIX motako sistema-administratzaileei —hala nola Linuxi— buruzko oinarrizko jakintza izatea. Gure scripta programatzeko, berriz, nahitaezkoa da Luan kodea idazteko gai izatea. Azkenik, protokoloaren funtzionamenduari dagokion atalerako, beharrezkoa da sareei buruzko oinarrizko ezagutza izatea. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Klondikek urteak daramatza Direct Connect-eko zerbitzariak muntatzen, bai topaketetan, eta bai bestelakoetan. Denborarekin, gero eta gehiago sartu da proiektuan, eta kriptografiako lantaldea eta ADCH++ Lan proiektua osatzera iritsi da. ADCH++ proiektuaren fork bat, topaketetako erabileran oinarritua. Sarean: ADCH++ LAN proiektuaren webgunea: https://launchpad.net/adchpp-lan ADCrako kriptografiako lantaldearen webgunea: http://www.dcbase.org/wiki/Crypto_workgroup Twitter pertsonala: @klon Web personal: http://klondike.es Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 16:00-17:45 Taller sobre Gadgets y programación de bajo nivelHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Eñaut Muxika Enpresa: Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoa Tailerraren deskribapena: Presentación PPT breve: * Descripción de gadgets hoy en día, y las posibilidades de futuro. * Tutorial paso a paso de uso de librerías para desarrollo de aplicaciones para sistemas embebidos, basado en placas de evaluación ARM Cortex-M3 de Texas Instruments LM3S8962, compilador Code Composer Studio v5.3 de Texas Instruments y librerías desarrolladas en la Universidad para gráficos, acceso a internet y uso de periféricos variados. * Comienzo del concurso “tu Gadget particular” Zer publikori dago zuzendua? A aquellos aficionados a hacerse sus propios dispositivos con conocimientos de programación en lenguaje “C” o “C++”. La experiencia previa en entornos eclipse también resultará de ayuda. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Profesor de la Escuela Superior Politécnica de la Universidad de Mondragon, cuenta con 16 años experiencia en el desarrollo de aplicaciones de tiempo real para control de procesos. Ha trabajado en sistemas como el hexápodo para testeo de coches, robot ultraligeros flexibles para manipulación de piezas, controles de eje de máquinas-herramientas, sistemas de comunicación extensas para el testeo y monitorización luces de emergencia, simuladores de redes especializadas y robots filoguiados. Sarean: http://www.mondragon.edu/msem Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 18:00-19:45 Sortu API bat zure datuekin, eta eskaini munduari!Hizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Eduardo Basterrechea Molina Enpresa: Molino de Ideas - Apicultur Tailerraren deskribapena: Helburua izango da datu-base bateko datuetatik abiatuta API funtzional bat sortzea, haren dokumentazioa prestatzea eta plataformaren batera igotzea, hedatzeko eta besteek erabili ahal izateko. Datu-iturri bat baduzu, zure APIa argitaratuta utz dezakezu. Zer publikori dago zuzendua? Oinarrizko mailako publikoari, programazio-ezagutzarik ez duenari. Webguneko ikusizko garapeneko plataforma bat da, eta ez da ezinbestekoa programatzen jakitea, nahiz eta komeni den datu-base erlazionalen gutxieneko ezagutza izatea. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Ingeniaria naiz, eta, hizkuntza hain interesgarria iruditu zitzaidan, ezen lanbide bihurtzea erabaki bainuen. Ez dut ulertzen zientzien eta letren arteko desberdintasuna, eta, matematikak oso gustuko ditudan arren, uste dut hizkuntza harago heltzen dela mundua islatzeko gaitasunari dagokionez. Hizkuntza-funtzioak sortzen tematuta nabil, edonork lan egin ahal izan dezan hizkuntzaren ezagutzarekin. Orain, nire helburuak dira eduki gehiago garatzea eta edozeinek bere edukia APIen bidez besteen esku jarri ahal izateko modua aurkitzea. Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 12:00-13:45 Sortu plataforma ugariko zure lehen aplikazio mugikorra [APP], programatzen jakin gabeHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Elena Álvarez Mellado Enpresa: Molino de Ideas - Apicultur Tailerraren deskribapena: Helburua izango da aplikazio mugikor bat garatzea, APIak eta Appery.io garapen-plataforma erabiliz. Beren mugikorrean app funtzional bat instalatua (developer moduan, gutxienez) dutela irtengo dira parte-hartzaileak tailerretik. Zer publikori dago zuzendua? Oinarrizko mailako publikoari, programazio-ezagutzarik ez duenari. Sareko ikusizko garapeneko plataforma bat da, eta ez da nahitaezkoa programatzen jakitea. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Elena Apiculturreko hizkuntzalaria da, eta APIak sortzen ditu, makinek uler dezaten gizakiok nola hitz egiten dugun eta nola adierazten dugun nahi duguna. Gozatu egiten du hizkuntzak modelizatzen, APIekin iturgin-lanak egiten eta hizkuntza-teknologia eguneroko bizitzara ekartzen. Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 16:00-17:45 Responsive Web Design. Webguneak sortzeko modu bat, alferrikako lanik egin gabeHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Eneko Menica Duprat Enpresa: Unexpendables Tailerraren deskribapena: Webgune bat sortu behar duzu, eta bezeroak nahi du edozein gailutan ondo ikustea. Edozeinetan? Guztietan! Eta, gainera, presaka, hor hasi zara mahairako bertsio bat diseinatzen eta maketatzen, beste bat mugikorrerako... Zaude!, zer mugikor-tamainatarako? Eta smartTVetarako ere nahi duzula?... Kaka zaharra!, ez naiz iritsiko. Ziur nago badela beste modu hoberen bat hau egiteko. Arrazoi duzu, BADA MODU HOBE BAT HORI EGITEKO: Eta esango duzu... - "Bai, zu bai argia, baina nahiago nuke ikasteko denbora izango banu…" EZ DITUZU ORDUBETE ETA 45 MINUTU? 1- Ezagutu Responsive Web Design. 2- Diseinatu ikuspegi globalarekin. 3- Maketatu behin bakarrik gailu guztietarako. Bai, halaxe da, gailu guztietan ondo ikusiko den web bat. Ez duzu sinesten? Zatoz tailerrera, eta erakutsiko dizut nola egin. Zer publikori dago zuzendua?
Webgune bera makina bat gailutarako makina bat aldiz maketatu beharraz nekatuta dauden web-diseinatzaile eta frontend-garatzaileentzat. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Bilboko software-garatzaile bat naiz. Frontend-en espezializatuta nago, baina Backend munduari buruzko ezagutza zabalak ditut, eta, horregatik, bi parte horiek elkarri ulertarazteko lana egin behar izaten dut. Azken 13 urteotan zenbait enpresa garrantzitsutan aritu naiz, hala nola Labein (gaur egungo Tecnalia) edo Panda Security, eta startup-en batean ere aritu naiz, hala nola Sustainable Reference. Gaur egun Unexpendables-en nago; diseinu eta estrategiako estudio bat da, erabiltzailearen esperientzian eta frontend gailuaniztunaren garapenean oso zentratua. Twitter: @emenica Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 10:00-11:45 Android Coding UniverseHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Txus Ballesteros Tailerraren deskribapena: Tailer praktiko bat da. Taldean eta elkarlanean Androiderako App bat sortu, eta mahai-inguru bat egingo da, zalantzak eta iritziak trukatzeko. Ikusiko dugu nola sor ditzakegun Android smartphoneen pantailekin bateragarriak diren aplikazioak, kale egin gabe. Zer publikori dago zuzendua? Programatzaileei eta diseinatzaileei. Web pertsonala: @MobAndMe @txusballesteros Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 12:00-13:45 3D inprimagailuakHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Ivan Blasco Enpresa: Bilbaomakers Tailerraren deskribapena: 3Dn inprimatzeko teknologia zertan datzan azalduko da, behar den hardwarearekin hasi (zenbait inprimagailu, modelo desberdinetakoak, instalatuta eta lanean) eta piezak sortzeko behar den 3D-ko modelatze-softwareraino. Tailerraren lehen zatia teknologiaren azalpena izango da; bigarrenean, adibide praktikoak emango dira, zer egin daitekeen ikusteko eta etorkizuneko potentziala erakusteko. Zer publikori dago zuzendua? Publiko orokorrari, mundu horretan hasia ez dagoenari. Teknologia berriak erakutsi nahi zaizkio publiko orokorrari, ez 3D-ko inprimaketan, ez softwarean aldez aurretiko ezagutzarik ez duenari. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Ivan Blasco Bilbaomakersen —Bilboko makerren elkartearen— sortzailea eta lehendakaria da. 3D-ko inprimaketan Euskal Herrian dagoen aditu nagusietako bat da; inprimaketa-tailerrak eman eta koordinatu ditu Summerlabs, Gazteatech, Bilbaomakers, eta abarretan. Bilboko Maker Faire-ren antolatzailea eta koordinatzailea. Hamar urteko esperientzia du zenbakizko kontroleko makinen ofizial gisa. Barrualdeen dekoratzailea. Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 16:00-17:45 Argazkilaritza analogikoa mundu digitaleanHizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Yuri Numerov Tailerraren deskribapena: Argazkilaritza analogikorako eta haren prozesuetarako sarrera egiten du tailer honek, hasi filmaren tratamendutik eta errebelatze eta handitzeraino, erakustaldi praktikoen bidez. Zer publikori dago zuzendua? Argazkilaritza analogikoa edo tradizionala interesatzen zaion publikoa, argazkilaritzan, filmetan edo prozesu fotokimikoetan esperientzia izan ala ez. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Autodidakta naiz, eta argazkilaritzaren zale amorratua. 5 urte baino gehiago daramatzat honetan. Sarean: Twitter: @Achifaifa (twitter.com/achifaifa) 500px: http://500px.com/Achifaifa Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 18:00-19:45 Tailer Gunea 2: Enpresa DigitalaBideo-jokoen programazioaren hastapenak40 lagunentzako tokia besterik ez dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen. Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan. Hizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Asier Arranz Enpresa: Nebutek Tailerraren deskribapena: Ikastaroa "Rapid Game Development" saio batekin amaituko da. Saio horretan, taldea koordinatuko da, joko bat edo gehiago garatzeko ikasle bakoitza erosoen dagoen alorretan. Zer publikori dago zuzendua? Bideo-jokoetan interesa duten guztiei zuzenduta, ez programatzaileei bakarrik. Programazio-lerrorik gabe joko konplexuak sortzeko aukera ematen duten erremintak ikusiko dira. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Web pertsonala: Bideoa: Ordutegia: Uztailak 25, 26, 27 eta 28, 10:00-14:00
Twitterrez baliatzeko 10 aholku40 lagunentzako tokia besterik ez dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen. Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan. Hizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Miguel Fernández Arrieta Enpresa: Mondragon Unibertsitatea Tailerraren deskribapena: Twitter informazioa denbora errealean ematen duen eta mundu osoko milioika pertsonak erabiltzen duten sare soziala da. Egunero, milaka erabiltzaile berrik ematen dute izena Twitterren, eta beste pertsona eta erakunde batzuekin hitz egiten hasten dira. Baina, non dago Twitterren eskuliburua? Nola eraikitzen da komunitate bat Twitterren? Nola erabil dezakete Twitter enpresek eta erakundeek? Tailer honen helburua da lan egiteko eta komunikatzeko modu berri bat (ez hain berria) deskubritu nahi dutenei Twitterrek zer aukera ematen dizkien erakustea, eta gure enpresa eta negozioetan aukera horiek nola aplika ditzakegun ikustea. Twitter informazioa denbora errealean ematen duen eta mundu osoko milioika pertsonak erabiltzen duten sare soziala da. Egunero, milaka erabiltzaile berrik ematen dute izena Twitterren, eta beste pertsona eta erakunde batzuekin hitz egiten hasten dira. Baina, non dago Twitterren eskuliburua? Nola eraikitzen da komunitate bat Twitterren? Nola erabil dezakete Twitter enpresek eta erakundeek? Tailer honen helburua da lan egiteko eta komunikatzeko modu berri bat (ez hain berria) deskubritu nahi dutenei Twitterrek zer aukera ematen dizkien erakustea, eta gure enpresa eta negozioetan aukera horiek nola aplika ditzakegun ikustea. Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Goi-mailako telekomunikazio-ingeniaria naiz (Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskola). Arrasateko Unibertsitateko irakaslea ere banaiz, eta Ingeniaritzan ematen ditut klaseak, Telematika eta Segurtasunaren arloan. Unibertsitatearen etengabeko trebakuntza-programaren barruan (MU Plus), Interneteko marketinari buruzko ikastaroak ematen dizkiet profesionalei eta industria-elkarteei, Web 2.0rekin eta sare sozialekin lotuta. Arrasateko Unibertsitateko graduondoko programako irakaslea naiz. Unibertsitateko zenbait masterretan parte hartzen dut. Zer publikori dago zuzendua? Tresna hau ingurune profesionaletan nola erabil daitekeen ikasi nahi duten pertsonei. Ez da beharrezkoa aurrez esperientzia izatea Twitterrekin, nahiz eta komenigarria den. Web pertsonala: http://www.linkedin.com/in/miguelfernandezarrieta https://twitter.com/lostinweb20 https://twitter.com/lostinweb20 Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 16:00-18:00
Sortu eta zaindu onlineko zure ospea40 lagunentzako tokia besterik ez dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen. Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan. Hizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Miguel Fernández Arrieta Enpresa: Mondragon Unibertsitatea Hizlariaren Curriculum Vitae laburra: Goi-mailako telekomunikazio-ingeniaria naiz (Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskola). Arrasateko Unibertsitateko irakaslea ere banaiz, eta Ingeniaritzan ematen ditut klaseak, Telematika eta Segurtasunaren arloan. Unibertsitatearen etengabeko trebakuntza-programaren barruan (MU Plus), Interneteko marketinari buruzko ikastaroak ematen dizkiet profesionalei eta industria-elkarteei, Web 2.0rekin eta sare sozialekin lotuta. Arrasateko Unibertsitateko graduondoko programako irakaslea naiz. Unibertsitateko zenbait masterretan parte hartzen dut. Web pertsonala: http://www.linkedin.com/in/miguelfernandezarrieta https://twitter.com/lostinweb20 https://twitter.com/lostinweb20 Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 18:00-20:00 Twitter garatzaileentzat40 lagunentzako tokia besterik ez dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen. Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan. Hizkuntza: Gaztelania Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 16:00-17:45 Prezi: beste aurkezpen batzuen bidez beste emaitza batzuk lor itzazu40 lagunentzako tokia besterik ez dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen. Hizkuntza: Gaztelania Hizlaria: Daniel Arrilucea Tailerraren deskribapena: Prezi aurkezpenetarako software bat da, arbel zurien eta diapositiben artean aurkezpenen mundu berri bat zabaltzen duena. Mihise gaineko zoomaren erabilgarritasunean oinarrituta, oso erraza da ideiak ezagutzea eta haien arteko harremanak aztertzea. Emaitza aurkezpen oso erakargarriak dira, entzuleak harrapatzeko eginak. Zer publikori dago zuzendua? Ekintzaileei, trebakuntzan aritzen direnei, eta, oro har, jendaurreko aurkezpenak sarri egin behar izaten dituztenei. Hirugarrenen hitzaldietako aurkezpenen diseinatzaileei eta komunikazio-arduradunei, eta aurkezpenak prestatzeko prozesua hobeto ezagutu nahi dutenei. Hizlariaren curriculum vitae laburra: 15 urte baino gehiago daramatzat lanean informatika-aholkularitzako enpresetan eta Interneteko zerbitzuak ematen dituzten enpresetan. Gaur egun, nire kontura egiten dut lan, eta teknologia berriekin lotutako gaien inguruko trebakuntzan aritzen naiz. Web: Profil profesionala: http://www.linkedin.com/in/daniarrilucea Web pertsonala: http://bolishe.tumblr.com Twitter: https://twitter.com/bolishe Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 16:00-19:45 |