Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org


Hitzaldiak

Hitzaldi interesgarriak eskainiko dira doan aurten ere, Euskal Encounter-ean.

OpenGunen egongo diren hitzaldi desberdinen berri emango dizuegu:

Asteazkena 24

11:00 - Kanban épico: gestión visual de desarrollos de sofware y servicios TI
16:00 - Gestión comercial (CRM) a través de herramientas en la nube
Osteguna 25
Ostirala 26
Larunbata 27
Igandea 28

*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


Kanban epikoa: softwarearen eta IT zerbitzuen garapenen ikusizko kudeaketa

Toki-kopuru mugatua dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen.

Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan.

Hizkuntza: Gaztelania

teodora

Hizlaria: Teodora Bozheva

Enpresa: Berriprocess

Hitzaldiaren deskribapena:

Hobekuntza inkrementaletako metodo katalizatzaile bat da Kanban. Haren helburua da softwarea diseinatzeko lanaren fluxua bistaratzea eta lan-erritmo egonkorra mantentzea, lana blokeatzen duten gaiak eta itoguneak azkar identifikatuz eta konponduz.

Beren proiektuen garapena bizkortu, beren lantaldeen arteko lankidetza sustatu, eskaeraren arabera baliabideen erabilera optimizatu eta emaitzen kalitatea hobetu nahi dutenentzat, mintegi honek gai hauek landuko ditu:

  • Zer da kanban sistema bat?
  • Zertan datza Kanban metodoa?
  • Nola lantzen ditu Kanbanek alderdi kulturalak eta aldaketarekiko erresistentzia?
  • Nola handitu Kanbanen aplikazio-maila erakunde batean?

Zer publikori dago zuzendua?

Jende proaktiboari zuzendua da: jende berritzailea, aldaketa-garai honi probetxua atera nahi diona bezeroen eskaerak hobeto kudeatuz eta hobeto betez, eta lantaldearen ahalegina negoziorako lan garrantzitsuetan kontzentratu nahi duena.

Kanban zer den jakin nahi dutenentzat eta hura ezarriz zer abantaila izan ditzaketen jakin nahi dutenentzat ere bada.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Prozesuen hobekuntzako aholkularia eta bezeroek eskuratzen dituzten emaitza erreal, ukigarri eta neurgarrien zale amorratua. Softwarea eta IT zerbitzuak garatzen dituzten lantaldeetarako irtenbide pragmatikoak eta Lean irtenbideak diseinatzera bideratua. Bezeroen erronkei bezeroekin batera egiten die aurre. Kanban coach.

@tbozheva

 

Ordutegia: Asteazkena, Uztailak 24, 11:00-14:00

igo ^

Merkataritza-kudeaketa (CRM), hodeiko tresnen bidez

Toki-kopuru mugatua dugu beraz, mesedez eman ezazu izena hemen lehen bait lehen.

Euskal Encounter-eko partehartzaileak gidoiak (-)jarri beharko dituzte enpresari buruzko informazioa eskatzen den eremuetan.

sergio

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio Perosanz Ramos

Tailerraren deskribapena: Bezeroak kudeatzeko sistemak (CRM) funtsezkoak dira negozio ororentzat, izan handia edo txikia. Sistema horien bidez, bezeroekin izandako hartu-emanari buruzko informazio guztia (telefono-deiak, mezu elektronikoak, eskaintza komertzialak, bilerak eta abar) bil dezake erakundeak. Hala, informazio hori ez da gelditzen lan komertziala egiten dutenen eskuetan soilik, horrek arriskuan jarriko bailuke erakundearen beraren irauteko gaitasuna.

Orain arte, CRM sistemak, enpresa-software guztia bezala, garestiak eta enpresa bakoitzaren neurrira egindakoak izan dira. Hortaz, enpresa handiek bakarrik erabil zitzaketen CRM sistemak jarduera komertziala kudeatzeko.

Geroztik, asko zabaldu dira banda zabaleko konexioak, eta kudeaketa-tresna aurreratuak azaldu dira. Horri esker, edozein erakundek (higiezinen agentziek, gobernuz kanpoko agentziek, industria-arloko ETE-ek, bideo-ekoiztetxeek, ile-apaindegiek...) erabil ditzake lehen mailako zerbitzu horiek, azpiegitura informatiko berezirik behar izan gabe. Bezeroak kudeatzeko programak erabiltzeko, ez da behar ez inbertsio teknologiko handirik ez informatika-aditurik: Interneten nabigatzen besterik ez da jakin behar programa horien balio bereizgarria aprobetxatzeko.

Norentzat da?

Denentzat

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Industria-ingeniaria (Bilboko Ingeniarien Goi Eskola).

Eremu Akademiaren sortzaile eta kudeatzailea (Ermua).

Hezkuntza Publikoko Lanbide Heziketako irakaslea.

Ordutegia: Asteazkena, Uztailak 24, 16:00-19:00

igo ^

DC (Direct Conect) nola konfiguratu eta behar bezala nola erabili

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: David Gonzalo Rodriguez

Hitzaldiaren deskribapena:

Aurkezpen bat, Direct Conect-en alderdi orokorrak azaltzeko: konfiguratzea, deskargatzea, fitxategiak bilatzea...

Zer publikori dago zuzendua?

Lehenespenez dakarren konfigurazioa edo ordenagailu jakin baterako ohiko konfigurazioa baino modu optimizatuagoan DC erabili nahi duen edonori.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako teknikari laguntzailea, enoteknia eta mahastizaintzako teknikari espezialista, sare informatikoetako administratzailea eta sistema-informatikako ingeniari teknikoa.

Txikitatik izan dut gustuko informatika. Spectrum batekin hasi nintzen, eta, gaur egun, badakit zikloz ziklo nola funtzionatzen duen. Ordenagailu bat hartu, eta hobeto ibilaraztea gustatzen zait. Etxean, ordenagailu-bilduma txiki bat dut, 30 baino gehiago dauzkat, eta haiekin gauza arraroak egitea gustatzen zait, daukaten guztia emanaraztea (overlocking-ik gabe).

Web pertsonala:

https://www.facebook.com/Z80user

http://z80user.zobyhost.com/foro/

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 11:00-11:45

igo ^

Enredados 2.0 – Impacto legal de las redes sociales

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak:

Jorge Bermudez: Fiscalía General del Estado

Jorge Campanillas: Iurismatica Abogados

Norman Heckh: Deloitte

Eneko Delgado: Audens

Enpresa:

Organizador: DENAE

Hitzaldiaren deskribapena:

Mesa redonda sobre las implicaciones legales que afectan a los usuarios de redes sociales.

Hizlarien Curriculum Vitae laburra:

jorgebermudezJorge Bermudez:

Licenciado en Derecho por la Universidad de Deusto. Se incorporó a la carrera fiscal en 2006, quedando adscrito al Servicio de Criminalidad Informática de la Fiscalía General del Estado desde sucreación, en 2007, y destinado en la Fiscalía Provincial de Guipúzcoa, en San Sebastián. Como especialista en cibercrimen, fue designado ponente nacional en el capitulo español del ECCE (European Certificate on Cybercrime and e-Evidence) del Consejo de Europa y el CGPJ; ha colaborado también con el Instituto Universitario de Investigación en Ciencias Policiales de laUniversidad de Alcalá de Henares, así como con la Agencia Española de Cooperación para el Desarrollo, en su centro de formación de Santa Cruz de la Sierra (Bolivia), o el Institute of Training and Judicial Studies de Abu Dhabi (Emiratos Árabes Unidos). Ha impartido ponencias sobre delincuencia informática destinadas a asistentes tanto de perfil técnico (3ª y 4ª edición de ENISE, VIII Jornada Internacional del ISMS Forum) como jurídico (Jornadas del Consejo Vasco de la Abogacía sobre reforma del Código Penal), y participado en la formación de unidades policiales especializadas en la materia, como los Equipos de Investigación Tecnológica (EDITE's) de la Guardia Civil.

jorgecampanillasJorge Campanillas:

Desde el año 2003 asesora tanto al sector público, como al privado en materias como protección de datos de carácter personal, comercio electrónico, propiedad intelectual, administración electrónica, etc.  Asimismo, desde hace más de 7 años publica en el blog de Iurismática sobre las materias en las que se ha especializado pero con especial interés sobre los nombres de dominio y su regulación así como lo referente a las políticas de gobierno abierto (open government): transparencia, reutilización de la información pública (opendata) y participación.

Es abogado – fundador del despacho de abogados “Iurismatica Abogados”, y CEO del primer portal dedicado a los eventos del sector jurídico “EventosJuridicos“, asimismo es co-fundador de Derecho en Red, asociación para la divulgación del derecho de las nuevas tecnologías y miembro de DENAE, Asociación Española Derecho del Entretenimiento

normanNorman Heckh:

•       Norman Heckh se incorporó a la oficina de Madrid de Deloitte Abogados en febrero de 2011 y en la actualidad dirige el Departamento de TI/C, Privacidad y Juego. . A lo largo de su trayectoria profesional ha participado y coordinado proyectos de: (i) protección de datos (procesos de revisión, transferencias internacionales, sancionadores, etc.), (ii) juego, tanto en su vertiente presencial como en la “online” (apuestas, juegos sociales, promociones, concursos, etc.), (iii) comunicaciones electrónicas con fines promocionales (cookies, sms, email), (iv) outsouricng y cloud, (v) contratación informática (software, desarrollos, mantenimiento, etc.), (vi) firma electrónica y digitalización, (vii) comercio electrónico y contratación a distancia, uso de contenidos generados por usuarios, responsabilidad sobre contenidos de terceros, entorno web 2.0 y cuestiones IP, etc., (viii) propiedad intelectual e industrial; (ix) telecomunicaciones y medios audiovisuales; etc.

•       Norman ha sido reconocido por el analista «Best Lawyers», cuenta con la ccertificación CDPP (Certified Data Privacy Professional) y es árbitro de la Sección de Tecnologías de la Información y Telecomunicaciones de la Corte de Arbitraje de la Cámara de Comercio e Industria de Madrid. Es autor además varias publicaciones, tales como el «Memento Experto en Protección de Datos», editado por Francis Lefebvre, e imparte clases en distintos foros académicos y del sector (Instituto de Empresa, Universidad Autónoma, ICADE, etc).

enekodelgadoEneko Delgado:

Eneko Delgado Valle es socio de Audens desde 2009, actualmente dirige las áreas del despacho dedicadas a propiedad intelectual, patentes y marcas y derecho de la competencia.  Es licenciado en Derecho y diplomado en Ciencias Económicas por la Universidad de Deusto, además de experto en oratoria y argumentación. Ha impartido numerosos seminarios de exposición oral, presentación ante público y preparación de discursos y ponencias. Es abogado en ejercicio, actividad que combina con la docencia para distintas entidades y universidades, con la publicación de artículos de investigación y la colaboración en blogs, periódicos y revistas especializadas.

Doctorando en Derecho, entre sus estudios de postgrado se incluyen los de Master en Derecho de las Nuevas Tecnologías, en Derecho Empresarial (Asesoría Jurídica de Empresa y Mercados Financieros) y en Investigación en Ciencias Jurídicas. Pertenece a la Junta Directiva de la A.A.A. de la Facultad de Derecho de la Universidad de Deusto, y es miembro de la Asociación Española de Derecho del Entretenimiento.

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 12:00-13:45

igo ^

Eragin sozialeko bideo-jokoak, Jokoga Interactive

Hizkuntza: Gaztelania

josucobelo2Hizlaria: Josu Cobelo Echevarria

Enpresa: Jokoga Interactive S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

1.- Eragin sozialeko bideo-jokoetarako sarrera.

2.- Eragin sozialeko bideo-jokoen ezaugarriak.

3.- Games4Change, adierazle nagusi gisa.

4.- Eragin sozialeko 5 jokorik onenak.

5.- Eragin sozialeko bideo-jokoen alde iluna.

6.- Jokoga Interactive, eragin sozialeko bideo-jokoen enpresa gisa.

7.- Jokoga Interactiveren lehen jokoa.

Puntu horiek osatzen dute hitzaldiaren gidoia. Eragin sozialeko bideo-jokoak zer diren eta gizartea eraldatzeko dituzten ezaugarriak azaldu nahi dira. Games4Change.org erakundearen jardueraren berri eman nahi da.

Eragin sozialeko bideo-jokorik onenez hitz egin nahi da. Azaldu nahi da bideo-joko sozialek ere badutela beren alde iluna, eta horretarako adibideak emango dira. Azkenik, Jokoga Interactive enpresa azalduko da, labur, bai eta hark egindako eragin sozialeko lehen bideo-jokoaren sortze-prozesua ere.

Zer publikori dago zuzendua?

Hitzaldia publiko orokorrari zuzendua da, bideo-jokoak interesatzen zaizkienei, bereziki. Mota jakin horretako bideo-jokoekiko interesa piztu nahi da.

Bigarren mailako helburua da erabiltzaile orokorrak baino bokazio edo zaletasun handiagoa dutenen artean bideo-jokoak sortzeko interesa piztea.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

José Cobelo Echevarria, Bilbo, 1981. Ingeniari informatikoa, Deustuko Unibertsitatean ikasia, 9 urte baino gehiagoko esperientzia du software-industrian. Bere ibilbide profesionalean, hainbat lanetan aritu da, hala nola Lanbide Heziketako ziklo bateko irakasle, programatzaile, analista, ikertzaile, zuzendaritzako kide eta lantalde teknikoaren arduradun.

Esperientzia handia du grafiko interaktiboen alorrean unibertsitate-garaiaz geroztik. 3Dko render-motor bat egin zuen Gameboy Advancerako, ikasketa-amaierako proiektu gisa. Programatzaile junior gisa lan egin du PCrako eta PlayStation 2rako merkaturatu den nazioarteko bideo-joko baten garapenean, programatzaile gisa aritu da azken belaunaldiko plataformetarako (Xbox360, PlayStation 3 eta PCa) bideo-joko baten mailak editatzeko tresnen garapenean, eta hainbat joko garatu eta egokitu izan ditu plataforma mugikorretara.

Europako hegoaldeko I+G+Bko zentrorik handienean aritu zen ikerketa eta garapenean, nonahiko konputazioaren alorrean.

DADA Company enpresaren sortzailea izan zen, eta zuzendaritzako kide eta arduradun tekniko izan zen. Konpainia uztea erabaki zuen nazioarteko arrakasta lortu ondoren (fikziozko liburu interaktiborik onenaren saria eskuratu zuen Boloniako 2013ko azokan), bere bideo-joko enpresa sortzeari ekiteko buru-belarri.

Web pertsonala:

http://www.facebook.com/jokoga

https://twitter.com/jokoga_int

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 16:00-16:45

igo ^

El sector del videojuego en Euskadi

Hizkuntza: Gaztelania

juanHizlaria: Juan de Miguel Martínez

Enpresa: Asociación Basquegame: asociación vasca de empresas del sector del videojuego

Bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=UPLw1IOtsKM

Hitzaldiaren deskribapena:

Breve descripción de la misma y de la metodología que se empleará en su presentación.

Análisis de la situación actual del sector del videojuego en Euskadi.

Perfil medio de las empresas del sector de videojuegos en Euskadi.

Oportunidades y amenazas para el sector en Euskadi

Basquegame como potenciador del sector.

La metodología a utilizar será la de ponencia apoyada por una presentación con diapositivas (realizada en powerpoint o prezi). Luego se dejará un espacio de 5 o 10 minutos para responder prenguntas.

Zer publikori dago zuzendua?

A todas las personas interesadas en conocer de primera mano la evolución del sector de los videojuegos en los últimos 3 años y cuáles son sus expectativas de futuro.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

CEO de Gestionet, empresa dedicada al desarrollo de Serious games.

Presidente de Basquegame.

Licenciado en Ciencias empresariales por la UPV

Twitter:

@Basquegame

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25,17:00-17:45

igo ^

Kaixo, hemen al dira HTML5 eta CSS3?

diegoHizkuntza: Gaztelania

Enpresa: Diego Zapico Ferreiro

Empresa:

CIC Consulting Informático (Becario)

EII .Net Club (Coordinador)

Hitzaldiaren deskribapena:

Maiz esaten da HTML5 eta CSS3 dagoeneko ez direla etorkizuna, oraina baizik, baina zenbateraino da hori egia? Benetan ote dira oraina proiektu mota guztietan? Web-garapena ez badakit baina ikasteko interesa badut, hasi beharko nuke HTML5 eta CSS3rekin?

Zer publikori dago zuzendua?

Hitzaldi hauetan ez da beharrezkoa HTML5 eta CSS3 zehatz-mehatz ezagutzea; beraz, web-garapenari buruz oraindik ez badakizu ezer ere baina ikasten hasi nahi baduzu, edo jakin bai baina HTML5 eta CSS3 estandarrak gaur egun nola dauden oso ondo ez badakizu, zatoz, gonbidatuta zaude eta.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Diego Zapico, gaur egun, Softwareko Ingeniaritza Graduko ikaslea da Oviedoko Unibertsitatean, eta, ikasteaz gainera, CIC Consulting Informático enpresan (www.cic.es) lanean ari da beka batekin IDbox proiektuan (http://idbox.cic.es/) eta proiektu pertsonaletan ere ari da, hala nola “Comunidad Web” (https://plus.google.com/u/0/communities/116613330756223860984). Haren zaletasunetan, nabarmenena motorraren mundua da, 2 edo 4 gurpilekoa.

Web pertsonala:

www.dzapico.es (próximamente)

Twitter:

https://twitter.com/zapy91

G+:

https://plus.google.com/110228700307848021082

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 18:00-18:45

igo ^

Triporg aurkezpena: Plan Your Time

mikelzabalaHizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mikel Zabala Telleria

Enpresa: Triporg, S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

ZER DA TRIPORG?

“Triporg sareko bidaia-antolatzaile bat da, segundo gutxi batzuetan laguntzen dizuna aukeratzen zer ikusi eta zer egin hautatu duzun hirian.”

(Triporg-ek zure denborari etekinik handiena ateratzen laguntzen dizu.)

NOLA EGITEN DU HORI?

1. Sartu Triporg-en, eta hautatu data eta helmuga.

2. Triporg-ek zer ikusi eta zer egin proposatzen dizu.

3. Zure bisita pertsonalizatu egin dezakezu, edo eguneratu ustekabean plana aldatu beharra gertatzen bazaizu.

4. Triporg-ek ibilbidean laguntzen dizu.

Triporg-ek zure bisita antolatzen du, hauek kontuan izanik:

- Zure interesguneak

- Turismo-eskaintza bisita-datetan

- Irekiera-orduak

- Leku/jarduera bakoitza ikusteko/gozatzeko behar den denbora

- Joan-etorrietako denbora

Zer publikori dago zuzendua?

Bere bidaiak eta irteerak antolatzeko Internet erabiltzen duen jendeari.

Bideoak:

http://www.youtube.com/watch?v=xO-4Wc58Wd0

Sarean:

Triporg para Android:

http://play.google.com/store/apps/details?id=org.triporg.android

Triporg para iOS:

http://itunes.apple.com/es/app/triporg/id548639464?mt=8

Facebook:

https://www.facebook.com/Triporg.org

Twitter:

https://twitter.com/triporg

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 19:00-19:45

igo ^

16 milioi IP irrati-amateurrentzat

rafa2Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Rafa Martínez Landa

Enpresa: URV - ABRA

Hitzaldiaren deskribapena:

Irrati-amateurrei esleitutako sarearen (44.xx.yy.zz) historia aztertuko dugu, bai eta gaur egun nola erabiltzen den ere. Martxan dagoen EnlacEA proiektua azalduko dugu. Proiektu horrek aukera ematen du ezohiko protokoloak erabiltzeko operadoreen Interneteko konexioetan; esaterako, Multicast.

Zer publikori dago zuzendua?

Interneten funtzionamenduaren oinarria ezagutzen duten gazteei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Bizkaiko Irratizaleen Elkarteko presidentea da Rafa, eta 1989tik du zaletasun hori. Gaur egun, APRSren bozeramailea da URE estatu-elkartean.

EnlacEA proiektua sortu zuen, gaur egun mundu osoko irrati-amateurrei esleituta dagoen A motako sarearen IP helbideak erabiltzeko.

Sarean:

www.radioaficionadosbizkaia.com

enlacea.euskobyte.org

Ordutegia: Osteguna, Uztailak 25, 20:00-20:45

igo ^

Arduino, aukeraz beteriko mundua

chentinoxHizkuntza: Gaztelania

Hizlariak: Vicente Centeno Reina (ChentinoX) eta Aitor Sierra

Hitzaldiaren deskribapena:

Arduinori buruzko hasiberrientzako hitzaldia da, eta alderdi orokorrak azalduko dira: zer den eta zer aukera ematen dituen, adibidez. Haren lan-metodologia ere azalduko da, adibide eta erakustaldien bidez.

Zer publikori dago zuzendua?

Mota guztietako jendeari.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Estatuko modder eta overclocker honek modding eta overclocking-eko lehiaketarik entzutetsuenetako asko irabazi ditu: Campus Party eta Future Modding Tournament, esaterako. Halaber, hardwareari buruzko hitzaldi asko eman ditut estatu osoan.

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 11:00-11:45

igo ^

Jarri zure Startup-a guztien ahotan

Hizkuntza: Gaztelania

juanramonHizlaria: Juan Ramón Peña Fernández

Enpresa: Mercurio Media (socio director de Innovación y Social Media)

Hitzaldiaren deskribapena:

Ok, martxan duzu zure startup-a. Ideia bikain bat aurkitu duzu, baita ideia negozio bihurtzeko giltza, finantzazioa eta errealitate bihurtzeko modua ere. Baina, nola lortuko duzu jendeak ezagutzea? Bestela esanda: basoan zuhaitz bat landatzen baduzu, nola lortuko duzu kilometro batzuetako distantziatik bereizi ahal izatea? Gida bat eskaintzen dizugu, zure startup-a guztion ahotan jarriko duen komunikazio-estrategia bat diseinatzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Ekintzaileei eta ekintzailetzari ekiteko urratsa ematea pentsatzen ari direnei, nagusiki. Interesgarria izango da, halaber, edozein pertsonarentzat, baldin eta publiko zabal bati jakinarazi nahi badio zer egiten duen.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da, eta 15 urteko esperientzia du hedabideetan, hala nola Efe agentzia, El Mundo eta CNN. Enpresa-nazioarteratzean eta kazetaritza kulturalean espezializatuta dago; Zona Negativa webguneko Zinema arloaren editorea eta community managerra izan zen (300.000 bisita hilean). 2011tik, enpresa eta erakundeentzako offlineko eta 2.0 komunikazio-estrategiak diseinatzen eta kudeatzen dihardu. Bere startup-a abiatu berri du, Mercurio Media, 2.0 komunikazio eta marketineko estudio bat, multimedia-edukia ardatz duena. Ekintzaileei laguntzea du espezialitateetako bat.

Bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=tbtIE97ayYE

Facebook:

www.facebook.com/MercurioMedia

Twitter:

@JuanraPena

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 12:00-12:45

igo ^

Babestu zure talentua

Hizkuntza: Gaztelania

maitaneHizlaria: Maitane Valdecantos Flores

Enpresa: Eurotax Abogados

Hitzaldiaren deskribapena:

Softwarearen garapenaren munduko profesional sortzaileentzat dauden babes-modu garrantzitsuenei buruzko azalpen bat egingo da, egile-eskubideak, diseinu industriala eta markak barne hartuko dituena.

Hitzaldiak ikusizko euskarria izango du, PPT aurkezpen baten bidez, eta adibidez hornituta egongo da. Ezagutza teorikoen sorta bat eskainiko du praktika profesionalean oinarriturik.

Zer publikori dago zuzendua?

Era batera edo bestera softwarea, apps-ak, eta diseinu grafikoa sortzen parte hartzen duten profesionalei zuzendua dago, eta, oro har, sormen-lanak egiten dituzten eta zer eskubide dituzten jakin nahi duten guztiei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Abokatu ekonomialaria da, IKTen Jabetza Intelektuala eta Industriala eta Zuzenbidearen arloko arduraduna, eta Eurotax Abogados enpresako AETAX Aula de Estudios Jurídicos-eko eta ICIL Fundazioaren Erosketa Zuzendaritzako Masterreko hezitzailea.

Bideoak:

Publikoaren eskuetan jartzen da, inorentzat interesgarria bada:

- Marca babestearen garrantziari buruzko bideo labur bat http://www.youtube.com/watch?v=MFZFZEM9F54

- Diseinu industrialaren babesari buruz modu presentzialean emandako hitzaldi bat:

1. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=TwGptvcP8tE

2. zatia: http://www.youtube.com/watch?v=ceOUeb6QVlw

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 13:00-13:45

igo ^

Informatikarekin dirua egiteko 10 modu

Hizkuntza: Gaztelania

carlossanchez1joseantonioalvarezHizlariak:

Jose Antonio Álvarez Quiroga

Carlos Sánchez Santos

Enpresa: Asociación Bilbaodigital

Hitzaldiaren deskribapena:

Informatika-alorreko lanbide-orientazioari buruzko hitzaldia.

Informatika-alorreko profil profesional hauetarako behar den trebakuntza eta gaur egungo adibide praktikoak aurkeztuko ditugu:

- Programatzailea

- Diseinatzailea

- Sistema eta sareen administratzailea

- Analista

- Teknologia-aholkularia

- Laguntza eta mantentze-lanak

- Community Manager eta Social Media

- Script kiddie / Black hacker

- Informazio-sistemen ikuskatzailea

- Youtuber-a

Hitzaldia osatzeko, hiru profesionalek beren esperientzia profesionalaz hitz egingo digute, eta interesa dutenei informazioa emango diete.

Zer publikori dago zuzendua?

Informatika-sektoreko orientazio akademiko edo lanerako irtenbide bila dabiltzanei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Jose Antonio Álvarez Quiroga. Lanbide Heziketako irakaslea

Carlos Sánchez Santos. Informazio-sistemen ikuskatzailea CCNA – Ethical Hacker – Red Hat Certified System Administrator – FTSAI

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 16:00-16:45

igo ^

I want to believe

Hizkuntza: Gaztelania

diegofernandez1Hizlaria: Diego Fernández Fernández

Enpresa: The Cocktail

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldi honetan, negozio-konpainia digital batean softwarea nola garatu azalduko dugu. Spoiler-a: Ez da egiten fakultatean azaltzen duten bezala, eta ez du zerikusirik aholkularitza-enpresa handietan egiten denarekin.

Garapen azkarra, test driven development, hornidura automatizatua, Ruby eta AmazonAWS dira garapen-ekipoak txiki eta zoriontsu mantentzeko aukera ematen diguten gauzetako batzuk.

Metodologia: Ohikoa, pentsatzen dut (diapositibak eta ni neu, hizketan). Eduki sexista eta xenofoborik ez. Baliteke hizkera gordina erabiltzea, baina ez du hala izan beharrik, antolakuntzak nahi ez badu.

Zer publikori dago zuzendua?

Beren ibilbidea softwarearen garapenera bideratu nahi dutenentzat. Programatzeaz bizitzeko eta zoriontsu izateko San Frantziskon bizi behar dela uste dutenentzat.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Informatikako Ingeniaritza Teknikoa ikasi nuen Oviedoko Unibertsitatean, eta, ordutik, web-garapenean aritu naiz.

Orain dela 5 urte hasi nintzen The Cocktailen lanean, (http://the-cocktail.com) programatzaile gisa. Orain, lantalde teknikoaren arduraduna naiz, eta ni baino askoz azkarragoa den jendearen nagusi-lanak egiten saiatzen naiz.

Twitter:

@littlemove, Twitterren

Github-eko nire profila hemen dago: https://github.com/littlemove

Beste hitzaldi batzuk, hemen: http://www.slideshare.net/diegoff/

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 17:00-17:45

igo ^

Marketina eta salmenta freelance-entzat: nola saldu saltzen aritu gabe

Hizkuntza: Gaztelania

celestino1Hizlaria: Celestino Martínez Pérez

Enpresa: Eurotax Abogados

Hitzaldiaren deskribapena:

Saltzailearen figurak estereotipo asko ditu, hasi limurtzaile izatetik eta iruzurti izateraino. Saltzea beste zerbait da, ordea, eta inoiz baino beharrezkoagoa da orain.

Ekintzaile eta freelance askok uste dute produktu ona eginez gero edo ezagutza-eremu batean aditu izanez gero ez dutela saldu beharrik izango.

Uste okerra da hori; denok behar dugu saltzea; batzuetan, baita geure burua saltzea ere. Edonola ere, saltzea ez da dirudien bezain zaila; finean, txikitatik gara saltzaileak, eta gure salmenta-potentziala norabide zuzenean bideratzea besterik ez dugu behar.

Azalpenari laguntzeko Power Pointeko aurkezpen bat erabiliko dugu, bideo eta guzti, eta elementu grafikoak izango dira nagusi.

Zer publikori dago zuzendua?

Ekintzaileei, freelance-ei, artistei... profesional independenteei, oro har.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Celestino Martínez aholkularia, trebatzailea eta hizlaria da. 20 urte baino gehiago daramatza salmenta-munduan. Espainiako eta Latinoamerikako marketineko, salmentako eta personal branding-eko argitalpen profesionaletan idazten du. Haren blogak Urrezko Saria eskuratu zuen Marketinaren Blogosferako Behatokiaren 2012ko sariketan. Gaur egun, Marketineko eta Komunikazioko zuzendaria da Eurotax Abogados enpresan.

Web pertsonala:

http://comunicoluegovendo.wordpress.com/

Twitter:

https://twitter.com/CelestinoMz

Facebook:

https://www.facebook.com/Comunicolv

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 18:00-18:45

igo ^

Partekatzen jolasten. Karmacracyn aplikatutako gamifikazio-printzipioak

Hizkuntza: Gaztelania

xabisaezHizlaria: Xabi Sáez de Ocáriz Lavín

Enpresa: Karmacracy

Hitzaldiaren deskribapena:

Gamifikazioaren oinarrizko printzipioak azalduko ditut, adibide praktiko gisa Karmacrazyn erabili ditugun mekanismoak erabiliz.

Zer publikori dago zuzendua?

Gamifikazioa zer den jakiteko interesa duen publiko orokorrari. Ez da behar ezagutza teknikorik.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Bekadun sartu zen Init Servicesen, eta Karmacracy proiektuan lanean hasi zen urtebete zuenean (proiektuak, ez bekadunak). Karmaz eta kclickez eta nutez eta edukia partekatzeari dagokion guztiaz maitemindu zen, eta orain Karmacracyko CTOa da.

Web pertsonala:

http://karmacracy.com/ziraco

Twitter:

http://twitter.com/ziraco

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 19:00-19:45

igo ^

Bideo-jokoak, atzetik: sekretu zikina – ShootEmUp

Hizkuntza: Gaztelania

juanmora2Hizlaria: Juan Mora Merchán

Enpresa: Mugikorrerako aplikazioak merkaturatzen dituen Tora GameStudioren sortzailea.

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldian, “ShootEmUp” motako kasu erreal bat aztertuko dugu. Ikusiko dugu jokoak zer egitura duen, zer zailtasun izan dituen eta zer erabaki hartu diren haiek gainditzeko: datuen kudeaketa, joko-eremua, atzealdea eta kamerak, talkak, eraso-ereduak, jaurtiketak, optimizazioa.

Zer publikori dago zuzendua?

- Unity-rekin lan egiten duten edo lan egin nahi duten programatzaileei.

- Halako jokoetan ohikoak diren zenbait arazo nola konpondu diren jakin nahi duten programatzaileei.

- Ikusmina dutenei eta bideo-jokoak gogoko dituztenei, baldin eta bertatik bertara ikusi nahi badute jokoak nolakoak diren kameraren atzean.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Analista programatzaile gisa aritu da hainbat alorretan: administrazio publikoan, hezkuntzan, SCADA softwarean eta segurtasun informatikoan. Gaur egun, bideo-jokoen estudio txiki bat martxan jartzen ari da, eta Lin3s enpresaren proiektuetan parte hartzen du, programatzaile gisa.

Bideoa:

http://youtu.be/6aNE8rliUuY

Ordutegia: Ostirala, Uztailak 26, 20:00-20:45

igo ^

mOwayduino, Arduinoan oinarritutako robot berria

danieldelrio1Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Daniel Del Rio Rodriguez

Enpresa: Minirobots, S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

mOwayduino hardware libreko robot bat da, Arduino teknologian oinarritua; adin guztietarako pentsatuta dago, eta ingurune batean baino gehiagotan programatu daiteke: Scratch, Arduino, Python eta Java. Txikienekin hasi, Scratch erabil baitezakete (MITek garatutako erreminta bat da, gazteenak programatzen has daitezen garatua), eta adituenekin bukatu arte, adituek Javan garatu baititzakete aplikazioak, Wifi eta ikusmen artifiziala erabiliz.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko guztiei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniaria. Iñigo Sobradillorekin batera, Bizintek Innova sortu zuen 2005ean, enpresa-munduan esperientzia labur bat egin ondoren unibertsitatean azken urteak egiten zituen bitartean. Bizinteken hasi zenetik, energia, aisia elektromedikuntza eta kontsumoaren sektoreetako proiektu askotan hartu du parte proiektuen kudeaketan, produktuaren diseinuan, diseinu elektronikoan eta sistema txertatuen programazioan.

2007 Bizintek Innova kaleratu zuten, Mowayren garapena, irakaskuntzaren mundura orientatutako robot autonomo programagarri bat, zeinak 2008an bidea zabaldu baitzion Minirobotsi, robotikaren arloko irakaskuntzarako produktuak garatzeko enpresa berri bati.

Orain, bere azken produktua garatu du Minirobotsen: mOwayduino, software libreko robot bat, Arduinon oinarritua, Euskal Encounterren aurkeztuko diguna; haren bidez, programazioa jende guztiarengana hurbildu nahi du.

Espezialitateak:Product Development, Product Design, Electronics, Embedded Systems, Robotics, Mobile Robotics, Educational Technology, Education.

Sarean:

www.mowayduino.com

Bideoa:

http://youtu.be/bYeC7dwCQbM

Twitter:

https://twitter.com/Mowayduino

Facebook:

http://www.facebook.com/Mowayduino

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 11:00-11:45

igo ^

Firefox OS. Weba da plataforma

Hizkuntza: Gaztelania

guillermoHizlaria: Guillermo López Leal

Enpresa: Mozilla

Hitzaldiaren deskribapena:

Firefox OSri buruzko aurkezpenak. Weberako API berriak, proiektuaren zergatia eta zer aukera dituzten garatzaileek eta zer potentzial duen gaur egun eta etorkizunean.

Zer publikori dago zuzendua?

Lehen zatia generalista da; bigarren zatia garatzaileentzat da.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Webaren zale amorratua da, eta Mozillaren laguntzailea da 17 urte zituenetik. Berak uste du edozein aplikazio moderno egiteko plataforma logikoa weba dela. Laguntzen arloari, itzulpenen arloari, ekitaldien arloari eta begi aurrean jartzen zitzaion edozeri heldu izan dio; gaur egun, Telefónica I+Dn lan egiten du, Firefox OS garatzen. Webaren etorkizuna distiratsua da.

Sarean:

https://marketplace.firefox.com/developers/

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 12:00-12:45

igo ^

Webguneak eta apps-ak diseinatzeko 10 giltza, agindu bat eta gezur-pare bat

sergiodelacasa1Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Sergio de la Casa Sotillo

Enpresa: Unexpendables, S.L.

Hitzaldiaren deskribapena:

Badakit askotan burutazio hau izan duzula: "Jendea ergela da. Nire webguneak zertarako balio duen? Nire app-ak nola funtzionatzen duen? Dena ezin argiago dago eta!" Bai, dena argi dago, “porru” bat egin duzu.

Hitzaldi honetan saiatuko gara azaltzen zer 10 puntu hartu beharko zenituzkeen kontuan baldin eta nahi baduzu zure diseinuek porrot ez egitea; gainera, app-ak edo webguneak diseinatzen edo garatzen diharduen edozeinek erabiltzaile-interfaze batean lanean hasi aurretik kontuan hartu beharko lukeen alderdirik garrantzitsuenaz hitz egingo dugu.

Eta hori gutxi bada, estra gisa, saiatuko gara topiko-pare bat desmuntatzen, oso modan badaude ere ez baitira erabat egia.

Etorriko zara?

Zer publikori dago zuzendua?

App eta webguneen diseinatzaile eta garatzaileei. Product managers. Business developers.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

CEOa eta UXaren arduraduna naiz Unexpendables-en. Ia 15 urte eman ditut produktu eta zerbitzu digitalak diseinatzen. Azken hamarrak Erabiltzailearen Erabilgarritasun eta Esperientziaren arduradun gisa multinazionaletan, hala nola Panda Security, edo startup arrakastatsuetan, hala nola Sherpa edo Sustainable Reference.

Nire azken abentura Unexpendables da, diseinu eta estrategiako estudio bat, zeinean liluratuta baikaude aukera berriak imajinatzen eta negozioei bizirik eusten dieten produktu, zerbitzu eta esperientzia interaktiboak diseinatzen.

Twitter:

@sergiodelacasa

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 13:00-13:45

igo ^

Euskal Invaders: Programming Bits and Pieces to Improve Your Game

Hizkuntza: Ingelesa

thomasHizlaria: Thomas Komair

Enpresa: DigiPen Institute Of Technology Europe - Bilbao

Hitzaldiaren deskribapena:

The presentation consists in showing how simple programming tricks can make the difference between a functional game and a polished one, without necessarily affecting gameplay. We will show how each technique can be used to embellish the classic game of Space Invaders.

Zer publikori dago zuzendua?

Mostly, game developers, especially programmers, but since it’s very visual, everyone can enjoy it.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Thomas Komair graduated with a BS in Real-Time Interactive Simulation in 2010 from DigiPen Institute of Technology's Redmond campus. He is currently working on his MS in Computer Science, also at DigiPen.

Prior to teaching undergraduate computer science and game project courses, Komair worked for DigiPen (USA) Corp., developing in-house tools and applications while helping to develop DigiPen internal technologies. Komair currently teaches the game project classes at DigiPen Bilbao, as well as Game Implementation Techniques and Data Structures.

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 16:00-16:45

igo ^

Froga digitalak auzitegi-azterketan

Hizkuntza: Gaztelania

carlossanchez1Hizlaria: Carlos Sánchez Santos

Enpresa: Asociación Bilbaodigital

Hitzaldiaren deskribapena:

Ekipo informatikoen (Linux, Windows eta Mac OS) auzitegi-azterketari buruzko hitzaldia.

Auzitegi-azterketarako sarrera.

Auzitegi-azterketan zuzenean aplikatzen diren gaur egungo adibideak:

- Informazio-ihesa

- Ziberjazarpena

- Webguneen hacking-a

Zer publikori dago zuzendua?

Segurtasun-ikuskatzaileei, peritu judizialei, informatika-delituen sailei, estatuko segurtasun-indarrei, ikasleei eta sektoreko profesionalei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Segurtasun-ikuskatzaileei, peritu judizialei, informatika-delituen sailei, estatuko segurtasun-indarrei, ikasleei eta sektoreko profesionalei.

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 17:00-17:45

igo ^

Gerra malwareari

Hizkuntza: Gaztelania

fernandoHizlaria: Fernando de la Cuadra

Enpresa: ESET NOD32

Hitzaldiaren deskribapena:

Malwarearen gaur egungo egoeraren, haren jatorriaren eta irtenbideen deskripzioa.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko guztiei

Twitter:

@ferdelacuadra

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 18:00-18:45

igo ^

¿Amets egiten dute androideek smartphone seguruekin?

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak:

Javier Nieves Acedo

Igor Santos Grueiro

Enpresa:

Deusto Institute of Technology – DeustoTech

Universidad de Deusto.

Hitzaldiaren deskribapena:

Telefono mugikor adimendun edo smartphoneen hazkundea esponentziala izan da. Holako ekipoek mugikortasun handia dute, eta harware dedikatu ugari (adibidez, GPSa o giroskopioa), eta sistema eragile gero eta konplexuagoek gobernatzen dituzte. Gainera, «aplikazio-dendak» ugaritu egin direnez, modu erraz bat sortu da erabiltzaileak bere terminalean aplikazioak instalatzeko.

Zoritxarrez, holako gailuen segurtasunaren kudeaketa ez da optimoa, ezta gutxiagorik ere. Plataforma-mota horietan asko zabaldu dira aplikazio gaiztoak (malwarea), eta aplikazioek datu sentikorretara iristen direnez eta erabiltzaileen ezjakinean kudeatzen dituztenez, sortu da egoera bat zeinean gailuek informazio sentikor eta pribatu asko metatzen baitute (adibidez, agenda, mezuak, posta elektronikoak, etab.); beraz, segurtasuna ez dago beste ingurune finkatuago batzuetan —mahai gaineko ekipoetan, adibidez— bezain ondua.

Hitzaldi honetan, smarthphoneen segurtasunaren oinarriak ikusiko ditugu, eta Android plataforman zentratuko gara; haren oinarrizko kontzeptuak ikusiko ditugu, eta segurtasunari dagokionez zer erronka dituen aztertuko dugu. Horretaz gainera, ikusiko dugu zein diren industriaren eta komunitate zientifikoaren azken ahaleginak arazo horren aurka borrokatzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Androiden segurtasunean interesa duen publiko orokorrari. Alderdi teknikoak izango ditu, baina, oro har, publiko generalistari zuzendua dago.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

javier

Javier Nieves Acedo. Informatikan doktorea Deustuko Unibertsitatean, produkzio-prozesuen optimizazioaren arloan. DeustoTech-Computing-en dihardu ikertzaile. Han, informazioaren segurtasunari, produkzio-prozesuen optimizazioari eta adimen artifizialari lortutako proiektuak kudeatzen eta ikertzen dihardu, nagusiki.

Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da, eta Programazioaren Teknologia irakasgaia eman du hala Bilboko campusean nola Donostiakoan. Halaber, Programazio Segurua irakasgaia eman du unibertsitate bereko Softwareko Soluzioen Garapena eta Integrazioa Unibertsitate Masterrean, eta Informazioaren Segurtasuna Unibertsitate Masterrean.

Igor Santos Grueiro. Informatikan doktorea Deustuko Unibertsitatean, malware-detekzioaren arloan. DeustoTech-Computing unitateko ikertzaile nagusia da. Han, batez ere arlo hauetan ikertzen dihardu: informazioaren segurtasuna, malware-detekzioa, edukien iragazpena, hizkuntza naturalaren prozesamendua, informazioa berreskuratzeko metodoak, iritzi-meatzaritza eta ikaskuntza automatiko aplikatua. Horretaz gainera, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da. Bertan, gradu-, graduondoko- eta doktorego-irakasgaietan irakatsi du.

60 zientzia-artikulutik gora egin ditu, adituek berrikusiak eta nazioarteko aldizkari indexatuetan argitaratuak. Aurrekoaz gainera, nazioarteko kongresu garrantzitsuetako komite zientifikoko kide erregularra da (DEXA, CISIS, HAIS, SOCO, IAS edo IDEAS). Zientzia-aldizkari batzuetako berrikuslea izan da, hala nola Information Sciences, IEEE Transactions on Information Forensics & Security, International Journal of Computer Systems Science & Engineering,  Logic Journal of the IGPL edo International Journal of Electronic Commerce.

Sarean:

Javier Nieves Acedo

http://paginaspersonales.deusto.es/jnieves

Twitter: https://twitter.com/supercopitxu

Igor Santos Grueiro

http://paginaspersonales.deusto.es/isantos

Twitter: https://twitter.com/santos_grueiro

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 19:00-19:45

igo ^

InfoSec - “Feisbuka jakeatu zidaten”

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Borja Berástegui Anzorandía

Hitzaldiaren deskribapena:

Hitzaldiaren helburua da informatikako ezagutza minimoak dituen edozeini Interneten gaur egun dauden segurtasun-arriskuak jakinaraztea.

Terminologiaren sarrera bat egingo da, eta gaur egungo segurtasun-arazoen adibideak emango dira.

Hitzaldiaren helburua da jendea ohartzea zer den segurtasun informatikoa gaur egun, kontzientzia minimo bat har dezaten.

Segurtasun informatikoaren sarrera:

Birusak, troiarrak, harrak... Zer da malwarea?

Malware-motak

Zein den gaur egungo "moda"

Interneteko arriskuei buruz

Bezeroa: Phising-a, clickjacking-a...

Zerbitzaria: SQLi, XSSs

Pasahitzak

Pasahitzen segurtasunaren konplexutasunaren zergatia

Zergatik saihestu pasahitz bera erabiltzea

Zer publikori dago zuzendua?

Informatikako gutxieneko ezagutzak dituen eta segurtasunaz edo gaur egungo egoeraz interesa duen edozeini.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Lanbidez informatikaria da, sistema-administratzailea gaur egun; jakin-minez eta plazerez sartu da segurtasun informatikoaren munduan.

Ordutegia: Larunbata, Uztailak 27, 20:00-20:45

igo ^

“Maker” fenomenoa munduan eta Bilbon

ivanblascoHizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ivan Blasco

Enpresa: BilbaoMakers

Hitzaldiaren deskribapena:

"Maker" fenomenoa, mundu osoan hazten ari baita, zertan datzan azalduko da. Mundu osoan zer proiektu egiten ari diren eta oraindik orain sortu den Bilbaomakers tokiko elkartearen etorkizunerako asmoak azalduko dira.

Tailerra ilustratzeko, mundu osoko beste hackespace batzuetako bideoak jarriko ditugu; halaber, Bilboko Maker Fairen —uztailaren 13an eta 14an egingo da— aurkeztutako proiektuen adibideak erakutsiko dira.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko orokorrari, mundu horretan hasia ez dagoenari. Helburua da aldez aurretiko ezagutza teknologikorik ez duen publiko orokorrari maker fenomenoa aurkeztea.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Ivan Blasco Bilbaomakersen —Bilboko makerren elkartearen— sortzailea eta lehendakaria da. 3D-ko inprimaketan Euskal Herrian dagoen aditu nagusietako bat da; inprimaketa-tailerrak eman eta koordinatu ditu Summerlabs, Gazteatech, Bilbaomakers, eta abarretan. Bilboko Maker Faire-ren antolatzailea eta koordinatzailea. Hamar urteko esperientzia du zenbakizko kontroleko makinen ofizial gisa. Barrualdeen dekoratzailea.

Ordutegia: Igandea, Uztailak 28, 11:00-11:45

igo ^

Social media eta giza baliabideak. Lana bilatzea eta talentua erakartzea 2.0 sarean

gorka1unai1Hizkuntza: Gaztelania

Hizlariak:

Unai Benito Larrakoetxea

Gorka Garaikoetxea Egizabal

Enpresa:

www.wokomedia.com

www.unaibenito.com

Hitzaldiaren deskribapena:

Social media deritzenak giza baliabideen sailetan hartzen ari diren garrantzia nabarmentzen saiatuko gara, Power Pointeko aurkezpen baten eta zenbait bideoren laguntzarekin. Ikasteko jarraibide batzuk emango ditugu:

- Nola erabili behar diren lana bilatzeko, eta, bereziki, ospe digitala sortzeko.

- Nola erabil daitezkeen enpresara talentua erakartzeko.

Zer publikori dago zuzendua?

Lana bilatzeko edo talentua erakartzeko ospe digital erakargarria sortu nahi duten pertsona edo enpresei.

Hizlariaren Curriculum Vitae laburra:

Unai Benito. @unaibenito

Ekonomialaria. Excel-ekin eta zenbakiekin hasi nintzen lanean, eta, orain, marketinean eta sare sozialetan aritzen naiz. Onlineko Marketineko aholkularia eta Social Media strategist-a. Trebatzailea.

Gorka Goikoetxea. @ukoegin

Chef izana naiz, eta orain, webguneak prestatzen ditut, SEO eta SEM nahasten diet, eta, azkenik Social Media ukitu bat ematen diet. Eta, postrea: Analytics. Jatea asko gustatzen zait; blogak jaten ditut Twitter saltsarekin.

Sarean:

www.unaibenito.com

https://www.facebook.com/marketingBilbao

http://enganchadoainternet.com/

Ordutegia: Igandea, Uztailak 28, 12:00-12:45

igo ^

 

 

Euskal 20 - Bideoa

Foro - Últimos comentarios

  • Abrid los foros YA!!! (4)
    Sonos al. 28 api 2014 - 20:23
    pos eso....
  • Preinscri ee22 (21)
    jpo41 al. 28 api 2014 - 19:52
    Chicos tengo unas dudas. En nuestro grupo somos de...
  • Chat del DC (48)
    AMRAK al. 28 api 2014 - 18:21
    Igual es una idea tonta o no se puede hacer, pero ...
  • Cigarrillo electrónico (52)
    Llews al. 28 api 2014 - 13:09
    Pues que como no tengo ni idea de cual va a ser la...
  • Duda inscripcion
    Frigopie al. 28 api 2014 - 10:08
    Es posible que en un grupo solo halla 1 persona? O...
  • Sugerencia para EE22. LIMPIEZA DUCHAS (50)
    tmaniak og. 24 api 2014 - 12:32
    Hola, no se si este tema habrá sido sugerido ya, ...
  • Consultas a la org (1)
    Phosky az. 23 api 2014 - 00:29
    Hola gente... Vuelvo a retomar un tema cuyo hilo ...
  • Sección EE22 (4)
    jeshik82 ar. 22 api 2014 - 11:54
    Pq no se saca una pestaña pa la ee d este año y ...

Twitter