Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Open Demo Compo

Plataforma programagarri guztietarako lanak onartuko dira. Hor sartzen dira: Windows, Mac, Linux, Java, kontsolak, telefono mugikorrak (Android, iPhone, Java ME...), nabigatzaileak (Javascript/WebGL/Flash/Unity3D/Silverlight...), 8 edo 16bits-etako ordenagailuak, kalkulagailuak...

Tamaina maximoa: 128 MB deskonprimituta, ZIPen edo TGZn.

Demoak kanpoko liburutegiak erabil ditzake, baldin eta demoaren beraren direktorioan badaude. Liburutegiak kontuan hartzen dira demoaren gehienezko tamaina kalkulatzean.

Ez dago ezer grabatu beharrik disko gogorrean; hala egin behar izanez gero, sistemaren aldi baterako direktorioan sortu behar dira fitxategiak, eta, bukatutakoan, ezabatu.

IHES teklaren bidez, saguaren ezkerreko botoiaren bidez (Amigaren kasuan) edo antzeko baliabideren baten bidez gelditzeko aukera eman behar du. Bestela, deskalifikatu egingo da.

Root-aren (Linux/Mac) edo administratzailearen (Windows) baimenik gabe exekutatzeko aukera eman behar du

Ekoizpen asko aurkeztuz gero, baliteke bakoitzaren lehen hamar minutuak bakarrik erakustea, nahiz eta hori baino luzeagoak izan daitezkeen.

Lanarekin batera bideo render bat aurkeztu beharko da.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

 

Proiekzioak pantaila nagusian

Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.

proyecciones
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar

Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.

Twitter