Fast lehiaketak (2D, 3D, Music)Partyan, compo-ak megafonia eta pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek parte hartzeko nahikoa denborarekin. Compo-en gaia eta hura egiteko duten denbora (normalean ordubete) interesatuei jakinaraziko zaie.
Euskal Encounter 20 - Fast 3D (Los pokémon y la Euskal): Mikel Beltza
|
Ekimenean zehar hainbat demo eta intro proiekzio egingo dira pantaila nagusian, 8 bit edo AMIGA retroplataformetarako lanak ere ikusgai izango direla.
Capsule-ren Phase One demoaren proiekzioa, Euskal 9an zehar
Lagun iezaguzu lanen proiekzioan
Zerorrek edo besteren batek egindako lanekin parte hartu, edota proiekzio sorta bat prestatu nahi baduzu, jar zaitez arren gurekin harremanetan.