Euskal Encounter

BEC Bizkaia 2013 Uztaila 25-28
euskaltel fundazioa
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org
  • www.euskalencounter.org

Corsair Fast Mounting

logocorsair1

 

Aurten, beste hardware-proba bat antolatu dugu: PC bat muntatu behar da ahalik eta bizkorren. Hardwareaz dakizuna probatzeko aukera izango duzu hemen.

Lehiaketaren arauak eta funtzionamendua

  • Lau PC jarriko dira —ongi funtzionatzen dute—.
  • Pertsona bakarra egongo da, gehienez, talde bakoitzean.
  • Txanda bakoitzean, oinarrizko plaka bat eta hura muntatzeko kaxa bat emango zaizkio parte-hartzaile bakoitzari. Beste mahai batean egongo da hura muntatzeko behar den hardwarea. Kontuz ibili behar da, oinarrizko plakak ez baitira berdinak. Batek ATX iturria beharko du; beste batek, aldiz, DDR memoria. Hori dela eta, ezinbestekoa da hardwarea ezagutzea.
  • Parte-hartzaileak dagokion PCa muntatzeko beharrezkoa ez den hardwarea hartzen badu, ezin izango du aurrera egin pieza zegoen mahaira bueltatu arte, muntatzen hasi baino lehen guztiz ziurtatu behar baita norberak kaxan duen guztia egokia dela.
  • Hasteko agindua ematen denean jarriko da martxan kronometroa; amaitu, berriz, parte-hartzaileren batek ekipoa muntatu, oinarrizko plakaren hasierako menua ongi atzitu, eta HDDetako batean abiarazteko keinua egiten duenean. (EZ DA BEHARREZKOA sistema eragilerik kargatzea).
  • Torloju gutxi batzuk behar dira oinarrizko plaka finkatzeko; ezin da finkatu gabe utzi, ekipo horiek behar bezala muntatuta egon behar baitute.
  • Hardware-gunean egingo da lehiaketa. Denbora onena egiten duten hiru parte-hartzaileak hautatuko dira, eta haiek hartuko dute parte finalean.
  • Arbitroak egongo dira, arau guztiak betetzen direla zaintzeko. Sariak emango zaizkie 1., 2. eta 3. postuan gelditzen direnei, eta BESTE SARI BAT ZOZKATUKO DA DEUS ERE IRABAZI EZ DUTEN PARTE-HARTZAILEEN ARTEAN.

 

fastmounting

 

 

Euskal 17-Modding

Euskal 17-Vinilo y pintura

Twitter